Liburua 12 emakume ausarten sukaldaritza jakintzetan oinarrituta dago

Bizkaie! 2024-01-15 08:49   Kulturea

UNRWA Euskadik Ahanzturaren Errezetak. Palestinako emakume errefuxiatuakaz Libanon sukaldatzen, sukaldaritza-liburua aurkeztuko dau

Emakume horreentzat euren historia, sukaldaritzea, Palestinako historia kontetako modu berezia da. Esangura horretan,  gastronomia gustoko badozu eta Palestinako sukaldaritzearen ondarea gehiago ezagutu nahi badozu, gerturatu guregana urtarrilaren 27an, zapatuan. Luisa López Tellería diseinatzaile gastronomiko eta Basque Culinary Center-eko irakasleagaz batera, Palestinako sukaldaritza tradizionalaren aromak, produktuak eta errezeta partikularrak sentidu eta probau ahal izango dituzu, Palestinako emakume errefuxiatuek Libanon egunero daben ilusinoaz eta indarraz gan.

Liburuaren aurkezpena Bilbon izango da, urtarrilaren 27an, eguerdiko 12:00etan, BBK Kuna Aretoan (Urazurrutia Kalea, 3). Aurkezpena África Baeta kazetariak moderauko dau.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu