Domekan aurkeztuko dabe 2024ko Arabako Bertsolari txapelketea

Bizkaie! 2024-01-12 11:06   Bertsolaritzea

Horrezaz gan, Arabako Bertsozale Alkarteak urteroko Batzar Orokorra egingo dau.

Baranbioko Txokoa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Baranbion izango da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketearen aurkezpena. XVI. edizino izango da aurtengoa eta 40 urte beteko dira lehen Arabako Txapelketea egin ebela.

Goizeko 10:15ean komunikabideen aurrean emongo da Txapelketearen barri, informazinoa ondoko honeek  emongo dabe:

  • Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Egoitz Iradier, alkarteko sustapen arduraduna.
  • Patxi Aizpurua 1984ko Arabako lehen txapelketako partaide eta Arabako Bertsozale Alkarteko idazkaria.

Urtarrilaren 28an hasi eta martiaren 16an amaituko da. Ondoko honeek dira 2024ko Arabako Txapelketako 18 bertsolariak:

  • Peru Abarrategi.
  • Manex Agirre.
  • Iñaki Viñaspre.
  • Xabi Igoa.
  • Paula Amilburu Izargarai.
  • Unai Anda.
  • Maddi Agirre.
  • Ekaitz Samaniego.
  • Asier Otamendi Alkorta.
  • Aroa Arrizubieta Barredo.
  • Aitor Ugarte Eriz.
  • Martin Abarrategi Sarrionandia.
  • Orlando Arreitunandia Arinas.
  • Eli Zaldua Barquin.
  • Felipe Zelaieta.
  • Rikardo Gonzalez de Durana.
  • Danel Herrarte Nafarrate.
  • 1Izar Mendiguren Cosgaya.

Arabako Bertsozale Alkarteko Batzar Orokorra

Horrezaz gan, Arabako Bertsozale Alkarteak urteroko Batzar Orokorra domekan egingo dau Baranbioko Txokoan. Alkarteko lehendakari Ekaitz Elorriagak  emongo deutso hasierea ekitaldiari eta ondoren 2023ak emondakoen errepasoari ekingo deutse sailez sail. Ganera, urteari jarri nahi deutsen helburu eta jomugen errepasoa aurkeztuko dabe.

Ondoren, bazkaria izango da Txokoan bertan eta eguna amaitzeko Bertxoko sariketako 2. kanporaketea egingo dabe. Bertxoko sariketako saioaren sarrerea librea da nahi dauenarentzat.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu