Unai Pascualek 'Naturearen balioak krisi eko-sozialaren ispilu' hitzaldia eskainiko dau

Bizkaie! 2024-01-11 09:46   Kulturea

Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren hitzordu barri bat izango dau urtarrilaren 17an, eguaztena, Unai Pascualen eskutik, Ekonomia Ekologikoko doktorea, Ikerbasque ikertzailea BC3n (Basque Centre for Climate Change) eta Cambridgeko eta Manchesterreko Unibersidadeko irakasle titular ohia.

Hitzaldiaren izenburua Naturaren balioak krisi eko-sozialaren ispilu da eta Euskal Herriko Unibersidadeko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak atondu dabe.

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Klima-aldaketearen ondorioak nabariak dira gaur egun. Adibidez, gizakien egunerokoan zein animalien eta landareen portaeran eragina dauka eta, horren ondorioz, hainbat izan dira azken urteotan egoera horri aurre egiteko hartu diran neurriak. Unai Paskualen taldeak, neurri horreek aztertu ditue Nature aldizkarian argitaratutako artikuluan. Lan horren ondorio nagusia da ingurumen eta garapen-arloko politikak diseinatzerakoan merkatuak lehenesten dirala.

Unai Pascual Ekonomia Ekologikoko doktorea da (Yorkeko Unibersidadea, Erresuma Batua 2002). 2010. urtea geroztik Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3). Lehenago, irakasle titularra izan zan Cambridgeko eta Manchesterreko Unibersidadean. 25 urte baino gehiagoko esperientzia dau ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazinoari buruzko ikerketan. Klima-aldaketeari eta biodibersidadearen konserbazinoari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko baino gehiago, liburu eta txosten tekniko argitaratu ditu.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu