Nerbioi Punk Fest, apirilaren 12an, Bizkaia Arenan

Bizkaie! 2024-01-11 08:17   Musikea

Jarraitzaile gehien batzea helburu dauen punk jaialdi ausarta.

Punk mobimentuaren eta musikearen maitaleen zanetatik doa Euskal Herrian beren espazioa aldarrikatzeko gogoa. Jaialdi nagusien saltsa honen erdian, Nerbioi Punk Fest jaio zan, jarraitzaile gehien batzea helburu dauen punk jaialdi ausarta, Euskal Herrian topaketa libre bat posible eginez, jarrera independente eta sistemearen kontra egiteagaitik nabarmentzen dan generoa nabarmenduz.

Jaialdi honek 222 metroko salto ikaragarria dakar, Nerbioi saltoaren antzekoa -Iberiar peninsulako ur-saltorik altuena-, adrenalinea, euforia eta zirrarea nahasten dituana musikearen alderik zitalenaren bitartez.

Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Barakaldon amaituz, antolakuntzarako gaitasuna eta gauzen bidea aldatzeko gogo organikoagoa erakusteko.

Atrebidu zaitez eta joan, gurasoen babes-senak joaten itxiko ez deutsun jaialdira.

Apirilaren 12an, 19:00retan hasiko dan jaialdian, besteak beste, Non Servium, La Elite, Biznaga eta Distorsion taldeek joko dabe.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu