Arte Ederren Urrezko Dominea jaso dau Chillida Lekuk
2024-01-11 08:28 KultureaUrtarrilaren 13an eta 14an, sartzea doban izango da, aldez aurretik erreserbea eginda hemen.
Ministroen Kontseiluak 2023. urteko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Dominea Chillida Lekuri emon deutso, Ernest Urtasun cultura-ministroak proposauta.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren ilusino handiz jaso dabe aintzatespen hori, Ohore handia da Chillida Lekurentzat Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominea jasotzea, adierazo dau Mireia Massagué museoko zuzendariak. Bereizketa horrek, arte- eta kultura-sorkuntzagaz dogun konpromisoa autortuz gan, Eduardo Chillidaren ondarea be goraipatzen dau; haren lanak belaunaldien inspirazino-iturri izaten jarraitzen dau.
Chillida Lekun, espainiar ikono baten arte ondarea konserbatzeaz gan, haren sentsibilidadea eta balio paregabeak zabaltzea be sustatzen dogu, nabarmendu dau Massaguék. Errekonozimendu horrek indartu egiten dau arteak eta naturak harmonia ezin hobean berba egiten daben espazioa izateko misioa, bisitariei esperientzia intuitibo eta eraldatzaile baten bidez gidatuz.
Espainiako Gobernuaren errekonozimendua opari bat da geuretzat, izan be, aitaren mendeurrena da, eta, beraz, asko eskertzen dogu, azpimarratu dau Luis Chillidak, artistearen semeak eta Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazinoko lehendakariak. Chillida Leku bere esentziaren lekurik argiena da, eta museoak arte ederren merezimenduaren dominea jaso dauenez, 2024an bere bizitza eta lana zabaltzeko ilusino eta gogo handiagoa dogu, gehitu dau.
Urtarrilaren 10ean 100 urte beteko dira Eduardo Chillida artista jaio zanetik eta Chillida Leku museoak oso modu berezian ospatu nahi dau. Hala, urtarrilaren 13an eta 14an, ateak edegiko dabe eskulturaren pensamendua, obra eta testuingurua sakonago ezagutzera gerturatzeko aukerea izan deien. Egun horreetan museoan sartzea doban izango da, aldez aurretik erreserba eginda.
Chillida Leku
Chillida Leku, egile-museoa Eduardo Chillidak berak sortu eban. Bertan dago artistearen lanaren zatirik handiena eta adierazgarriena, Hernaniren kanpoaldean, Donostiatik (Gipuzkoa) oso gertu. Eskultura batzuk kanpoan dagoz eta, horrezaz gan, erakusketa eremu bat dau Zabalaga baserriaren barruan.
Etxea eta ondoko lursailak 80ko hamarkadan erosi eutseen Eduardo Chillidak eta Pitar Belzunce emazteak ordura arte jabea izandakoari, Santiago Churrucari hain zuzen be. Hamabost urte ostean, personalki zaharbarritu eta egokitu eben baserria. Zaharbarritze-proiektua, Joaquín Montero euskal arkitektoaren laguntzinoaz egin eben.
Museoa 2000ko irailaren 16an zabaldu zan publikoarentzat. Ekitaldi horretan, besteak beste, Juan Carlos la erregea, José Maria Aznar, Juan Jose Ibarretxe eta Gerhard Schröder Alemaniako kantzilerra izan ziran.
Mendeurrena, Chillidari egindako omenaldia
Urtarrilaren 10ean, ehun urte beteko dira eskultorea jaio zanetik eta egun horretan hasi dira Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua telopean Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazinoak atondutako jarduerak. Fundazino hori, orain dala hamarkada bi sortu eben eskultorearen obrea ezagutzeko eta ikerketa eta dibulgazinoa sustatzeko asmoz. Halanda ze, artistearen obrea Estaduko eta nazinoarteko museo askotan izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!