Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta Bidebarrieta Kulturgunean izango dira

Bizkaie! 2024-01-10 10:12   Kulturea

Moderatzaile lanetan, Juanra Madariaga izango da.

Bilboko Udalak Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean zikloari hasiera emongo deutso datorren martitzenean, urtarrilaren 16an, Irakurtzeari utzi diogu izeneko hitzordu bategaz.

Topaketea arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan izango dira Miren Billelabeitia eta Patxi Zubizarreta idazleak. Hitzordua Juanra Madariagak moderatuko dau.

Gaur egun Euskadin dagozen irakurketa indizeei buruz berba egingo dabe, azken urteegaz alderatuz goranzko joera izan baitu. Irakurleek liburuen, elebarrien, komikien, eta abarren inguruan dituen interesei buruz berba egingo dabe baita be.

Miren Billelabeitia

Euskal Filologian lizentziatua, gazteen artean irakurketearen eta literaturearen kultura sustatzeko lan ugari eta hausnarketa burutu ditu. Bere argitalpenen artean, Euskal literaturaren historia (2003), Lauaxeta. Oihartxunak (2008) eta Aitita-amamen guda zibila (Erein, 2019) nabarmendu daitekez. Euskara Literatura Sariak: Euskarazko saiakera saria jaso dau Norberak maite duena: hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela, 2022) lanari esker.

Patxi Zubizarreta

Euskal Filologian lizentziatua, haur eta gazte literaturako idazlea, bere lan bakotxean gai ugari lantzen ditu, hala nola, migrazinoa, kultur anizkotasuna, familia eta umorea. 1991an bere lehen liburua argitaratu eban, Ametsetako mutila (Elkar, 1991), eta harrezkero sari asko jaso ditu, besteak beste, Euskadi Literatura Saria Euskerazko haur eta gazte literaturean Gizon izandako mutila (Anaya, 2000) lanagaz edo Haur Literaturako XXIX. Ala Delta Saria bere ¡Corre, Kuru, corre! (Edelvives, 2018) lanagaz.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu