Deabru Beltzak Txileko Teatro a Mil jaialdian parte hartuko dau

Bizkaie! 2024-01-09 10:16   Kulturea

Urtarrilaren 11tik 20ra arte.

Deabru Beltzak euskal antzerki taldeak emonaldiak eskainiko ditu urtarrilaren 11tik 20ra bitartean Teatro a Mil jaialdian, Txilen. Diziplina anitzeko nazinoarteko jaialdia munduko garrantzitsuenetako bat da, eta milaka persona batzen ditu Txileko urietako kaleetan, ia 13 milioi edizino guztiak bateratuz.

Urtarrilaren 11tik 20ra Su danborrak ikuskizuna eskainiko dau Txileko Santiago uriko ipar-mendebaldeko sektorean kokatutako Pudahuel Komunean. Hiru astez, Txileko Santiagotik gertu dagozen herritan euskal antzerki konpainia ikusteko lehenengo aldia izango da.

Gertaera hori mugarri handia izango da taldearentzat, izan be, jaialdi horretan egotea lortu arte egindako lan neketsuaren emaitza eta konpainiak Latinoamerikan izango dauen lehen esperientzia dalako.

Horrezaz gan, Teatro a Milen Su danborrak ikuskizunaren emonaldia eskainiko dabe, ikuskizun biribil eta sinbolikoa. Horrek, 2024 Tour Temps Feu birari hasierea emongo deutso.

Etxepare Euskal Institutuak, Teatro a Mil Fundazinoagaz egindako hitzarmentaren ondorioz, konpainiak Txileko jaialdian izango dauen parte hartzea eta mugikortasuna babestu dau.

Su danborrak

Su danborrak (1996) Deabru Beltzak taldearen lehen lana izan zan, eta arrakasta handia izan eban kalearen erabilera barri bat egiteagatik. Bertan, mugimenduak, perkusinoak, publikoarekiko harreman zuzenak eta, batez be, energiak eta ilusinoak lantzen ditue.

Ikuskizuna, Frantzian, Alemanian, Kolonbian, Venezuelan, Belgikan, Brasilen, Kanadan, Luxenburgon, Mexikon, Suitzan, Cabo Verden, Italian, Portugalen, Kroazian, Polonian eta Ingalaterran izan da orain arte.

Deabru Beltzak

Deabru Beltzak 1996an sortu zan Euskal Herriko talde profesionaletako aktoreen eskutik. Ordutik, 10 muntaia, 3.700 emonaldi, 84 enkarguzko ekitaldi, uriko jaietako 56 zuzendaritza egin ditue. Bost kontinentetan eta 37 herrialdetan baino gehiagotan ibili dira, eta Euskal Herriko konpainia internazionalena izatea lortu dabe.

Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoa izan dabe munduan zehar euskal kaleko antzerkirako leihoak edegi ahal izateko, baita Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu