'Picasso eskultore. Materia eta gorputza' erakusketea ikusteko azken astea

Bizkaie! 2024-01-09 08:03   Kulturea

312.0000 personatik gora hurreratu dira erakusketea ikustera.

Datorren domeke, urtarrilak 14, Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketea ikusteko azken eguna izango da. Erakusketea eta haren inguruko hezkuntza-jarduerak nahiz jarduera publikoak Pablo Picassoren heriotzearen 50. urteurrena ospatzeko Batzorde Nazionalaren laguntzinoagaz atondu dira Picasso 1973–2023 ospakizunaren barruan. Erakusketeak, Telefonica erakundearen babesa jaso dau.

Dagoeneko, 312.0000 personatik gora hurreratu dira erakusketea ikustera.

Horrezaz gan, bisitariek Gego. Infinitua neurtzen erakusketea be ikusi ahal izango dabe (babeslea: Occident) eta hirugarren pisuan, barriz, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak dagoz ikusgai (babeslea: BBK), baita Yayoi Kusamaren murgiltze-instalazino bat be: Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz harainditik igorria (2020).

Azkenik, bisitariek Marine Hugonnier-en erakusketea bisitatu ahal izango dabe Film&Video aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu