Iker Alvarez eta Aitor Urquizak txistulari duoari etekin handiena ataratea izan dabe helburu

Bizkaie! 2024-01-08 09:49   Musikea

Harribitxiren estudioko lehenengo diskoa da.

Txistua eta silbotea lako euskal musika tresna tradizionalak bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, musugitarra, glockenspiel, bongo, gitarra eta mandolina lako musika tresnak aldi berean buztartu ditue.

Bikote artistikoaren eskaintzea eta ikusmira artistikoa sorkuntzea berriko musika tradizionala (konposizino propioen bitartez) eta errepertorio tradizionalaren obra handien interpretazinoaren konbinazioan oinarritzen da, pieza musikalak dueto formatuan modu berezi eta dinamikoan moldatuz.

Proiektuaren ardatz nagusia txistua da, bere familiako eta beste tradizio eta kulturetako musika tresnen laguntzaz.

Izakera multi instrumentala dauen proiektu honetan, erreportorioa konposizino propioez gan, estilo zein jatorri askotako obrek osotzen dabe, besteak beste, euskal folklore tradizionala, musika zeltea, tangoa, balsa, ‘choro’ brasildarra, jantzarako piezak... eta askoz gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu