Ondarroako mural bi, munduko onenak izateko hautagai
2024-01-08 08:35 KultureaKamiñazpin igaz egindako Matías Mata eta Djonels artistenak hain zuzen be.
Street Art Cities plataformeak 2023an munduan egin diran 50 mural onenak aukeratu ditu, urteko onena zein izan dan bozketa bidez aukeratzeko, eta Kamiñazpin igaz egindako biak dagoz izentauta: Matías Mata (Sabotaje al Montaje) artistearena eta Djoelsena, hain zuzen be.
Lian Monserrateren Saregileak muralak, igaz lortutako hirugarren postuak asko nabarmendu dau udalaren Kamiñazpiko Aire Libreko Museoa. Horri esker, aurton, mural barri bi egingo dira, erresidentzia artistiko bidez, hau da, 15 bat egun Ondarroan igaro eta ikusitakoan oinarritutako lanak egingo ditue.
Sabotaje al Montaje Kanariar Ugarteetako (Espainia) artistea da eta 1990etik dabil horretan. Herriaren idiosinkrasia erakusten dauen artelana margotu eban, herritik eta herritarrakandik jasotakoa islatuz. Djoels artista flandiarrak, barriz, Gabriel Arrizabalagan inspirauta, gaur egun maketagilea dan arrantzale ohi baten erretratua margotu eban.
Botazinoan parte hartzeko jarraibideak
- Deskargau zeure eskuko telefonoan Street Art Cities aplikazinoa.
- Sartu botazinoa egiteko atalean (Street Art Awards 2023).
- Aukeratu Ondarroako muralak eta emon botoa.
- Amaitzeko, zeure posta elektronikoa idatzi behar dozu, botoa emon izanaren baieztapena jasoteko.
Djoels eta Gabriel Arrizabalaga, muralaren aurrean.
Lianen eta Djoelsen muralak, aurrez-aurre, Kamiñazpin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!