'Bilboko Zirkuitua' antzerki programea, martxan
2024-01-05 10:35 KultureaHelburuak: Tokiko artistak bultzatzea eta uriko auzoetara hurreratzea.
Bilboko Zirkuitua Bizkaiko uriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduerak sustatzen dituan udal ekimena da, aukera ederra sortzaile eta antzerki-talde barriek lanak ikusleen aurrean antzeztu deiezan. Uribilduan sortutako proposamen freskoenei eta egungoenei laguntzinoa emoteko eremu egokiena da. Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza Udal Zentroak eta Solokoetxe Institutua izango dira ikusgai, eguenero, maiatzak 9ra arte.
Bilboko Zirkuitua atal barrian, ondoko artista honeek hartu dabe parte: Compañía Edición Limitada, Reza; Intxartu Antzerki Taldea, Las brujas de Salem; Ibilka Teatro, Cuando secuestramos al jefe; Heyoka Clown, Lo que me sale de la concha; Nodulos Teatro, Carmen; I Need a Hero, Sonata en mi menor; Totum, 2113; Iuris Tantum, Hable con Montse; Skené Teatro, El salto de Léucade eta Heyoka Clown, Las Franciskas. Horreezaz gan, aurten, talde bik ondoko proposamenak aurkeztuko ditue: A Teatral, Relax a trois eta Cercanías de ti lanegaz; eta Libélula Teatro, La madre pasota eta La mujer sola lanagaz. Ganera, AED Alkarteak euskerazko lana Ni eta nitarrak aurkeztuko dau.
2024ko kanpainan, Bilboko Zirkuituan parte hartzen daben obra guztiak lehen aldiz aurkeztuko dira, Totum-en 2113 (martiak 7) lana ozan ezik, aurreko edizinoan izandako arrakastearen ondoren zirkuitura bueltau baita.
Informazino gehiago hemen.
Sorkuntzarako laguntzinoa
Bilboko Zirkuituak helburu bi ditu: Tokiko artistak bultzatzea eta antzerkia uriko auzoetara hurreratzea.
Udal-programeak, kultura-eskaintzearen deszentralizazinoa eragiten dau, izan be, orain hamarkada bat baino gehiago programeari ekin eutsenetik, emonaldien eta agertokien kopurua handituz joan da. Ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadin, ganera, horri esker, konpainia askok esparru profesionalera salto egin dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!