Euskadiko memoria historikoari eta hurrekoari buruzko 12 atal Primeran plataforman

Bizkaie! 2024-01-05 08:30   Kulturea

Giza askatasun, bardintasun eta duintasunaren balioak sustatzera bideratuta dago Memoria Eraikiz proiektua.

Gogora Institutuaren eta EITBren arteko aliantzearen arloan eragindako Memoria Eraikiz proiektuak leiho barri bat dau Primeran dobako plataforman. Giza askatasun, bardintasun eta duintasunaren balioak sustatzera bideratuta dago proiektua. Gogorak eta EITBk oso positibotzat jo dabe ETBko kanaletan, eitb.eus webgunean eta EITBPodkast atarian zabaltzeaz gan, ikus-entzunezko eduki guztiak eskuragarri egotea euskal edukiak persona guztien zerbitzura doban jarten dituan streaming plataforman.

Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak nabarmendu dauenez, oraina eta etorkizuna eregitzeko beharrezkoa da iragana ezagutzea eta gogoeta kritikoa sustatzea, halanda ze, geure kasuan gertatzen dan bezela, sufrimendua eragin daben gertakari traumatikoez ari bagera. Horrezaz gan, Memoria Eraikiz proiektuko ikus-entzunezko materialek aukerea emoten dabe ezagutza zehatzagoa izateko bai Gerra Zibilaz eta Frankismoaz, baita geure iragan hurbileko terrorismoez eta indarkeriez be.

Unai Iparragirre ETBko zuzendariak erakunde bien arteko zeharkako proiektu horregaz egindako lana goraipatu dau, izan be, Euskal memoria historikoaren hainbat jazoera landu eta 12 atalak euskal gizarte osoaren zerbitzura jarteko egindako lana, printzipioak, balioak eta persona guztiakazko errespetua defendiduteko ikuspegia.

Memoria Eraikiz-en hirugarren denporaldia

Estreinau barri dan, Memoria Eraikizen hirugarren denporaldiak gai ugari jorratzen ditu. Lehen atalak, Bernardo Rodríguez Rincónen istorioa eta egia berreskuratzeko ahaleginak dakarz, Urduñatik Castuerara, Egia hobitik atara beharra izenburupean. Bigarren atalak, Desagertuak inorezen lurpean, 1973an desagertu ziran Humberto, Fernando eta Jorge Coruñako gazteen arrasto galdua ekarriko dau gogora. Hirugarrengoan, Ordena Publikoko Auzitegia: Errepresiorako legea, frankismoak sortuta 1963tik 1977ra funzionau eban Ordena Publikoko Auzitegiaren (TOP) helburu eta jokatzeko modua adierazoko ditue. Azkenik, denporaldi horretako laugarren atalak, Memoria duen etorkizuna, Eusko Jaurlaritzeak etorkizuneko belaunaldiei helarazo beharreko kontakizunaren inguruan sortutako programa pedagogikoan jarriko dau indarra.

Dokumental bildumearen hirugarren denporaldiaz gan, aurreko denporaldietako atal biak, guztira zortzi, ikusgai dagoz plataforman. Ondoko honeek dira eskuragai dagozanak: Bi gerraren testigantza; Nik jakin nahi dut; Gal. 1983; Isiltasunetik askatasunera; Ahots beldurraraziak; Euskal rock erradikala; Ahanzturatik ateratzen eta Eraildako emakumeak. Oroimen absentea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu