Hilak 7, 'Zahartzaro-harmoniak' ikusteko azken eguna
2024-01-04 13:28 KultureaErrege egunean Bilboko Arte Ederren Museoa zarratuta egongo da.
Domekan, urtarrilaren 7an, Manu Arreguiren bideo-proiekzinoa bisitetako azken eguna da, Zahartzaro-harmoniak (2020), BBVA Fundazinoak eta museoak bultzatzen daben Multiverso Programeari esker produziduta.
Zahartzaro-harmoniak (2020) obran, Manu Arreguik 30eko eta 50eko hamarkadetako Hollywoodeko musikalen koru-lerroen desitxuratze sofistikatua egin eban. Itxuraz kaltegarriak ez diran nozinoetatik hasita, musika zinemea iges egiteko eta propagandarako ariketa bihurtu zan, deseo maskulinoak aktibautako industria batean emakumearen rolaren ikuspegi heteropatriarkalari buruz.
Abangoardiako zinemea, musikea eta jantzearen baliabideak erabiliz, Arreguik jantza beteranoen talde bati dei egiten deutso, hamarkada horreetan ezarritako eta orain plataforma digital handien debekuetan barriro entzuten diran kode moral zorrotzei aurre egiteko.
Domekako ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!