'Expodistrito' kultur programea martxan

Bizkaie! 2024-01-04 12:34   Kulturea

Erakusketa kulturalak eskainiko ditue uriko udaltegietan.

Expodistrito, Bilboko Udalak atondutako aldi baterako erakusketak urtarrilaren 10ean hasiko da; argazkigintzea, pinturea eta marketeria proposamenak batzen dituan edizio barri bategaz.

Urtero lez, Bilboko auzoetako Udaltegiek hartuko ditue Expodistrito jarduerako erakusketeak: San Inazio - Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekalde udaltegietan ikusi ahal izango dira, hain zuzen be.

Ondoko artisten erakusketak egongo dira ikusgai: Asun Martínez Ezketa; Juan Armentia; Jose Vázquez, Maria Carmen Vázquez Varela; Iñaki Ortiz Viota; Felisa Urraca eta Josune Aranguren Zatika. Horreezaz gan, Bizitegi alkarteak antondutako argazki-lehiaketeara aurkeztu diran lanen erakusketa bat egingo da eta baita José Luis Ágredaren Robot Dreams filmaren prozesu artistikoari buruzko esposizinoa be.

Jarduera horrek apirilaren 11ra arte doban ikusi ahal izango dira goizez eta arratsaldez.

Egutegia

- Robot Dreams. Amets bat marrazten. Pablo Berger.

  • Urtarrilak 10 - 26. La Bolsako Udaltegian.

- Asun Martínez Ezketa. India Andre izana da. Vicente Ferrer Fundazinoa.

  • Urtarrilak 10 - 26. Errekaldeko Udaltegia.
  • Urtarrilak 30 - Zezeilak 13. Begoñako Udaltegia.
  • Zezeilak 15 - Martiak 15. Santutxuko Udaltegia.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.

- Juan Armentia. Tokio. Asfaltoa eta podiuma. Argazkigintzea.

  • Urtarrilak 10 - 30. Abandoko Udalteiga.
  • Zezeilak 1 - 13. Santutxuko Udaltegia.
  • Zezeilak 15 - 29. La Bolsako Udaltegia.
  • Martiak 4-15. San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. Begoña Udaltegia.

- José Vázquez eta María Carmen Vázquez Varela. Bilbo bi erliebetan.

  • Urtarrilak 10 - 26. Otxarkoagako Udaltegian.
  • Urtarrilak 30 - Zezeilak 29. Errekaldeko Udaltegian.
  • Martiak 4 - 15. Begoñako Udaltegian.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. San Frantziskoko Udaltegian.

- Iñaki Ortiz Viota. Gure eguneroko argia. Margoa.

  • Urtarrilak 10 - 26. Begoñako Udaltegian.
  • Urtarrilak 30 - Zezeilak 13. San Frantziskoko Udaltegian.
  • Zezeilak 15 - 29. San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegian.
  • Martiak 4 - 15. Errekaldeko Udaltegian.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. Otxarkoagako Udaltegian.

- Bizitegi. Kamera martxan tratu onaren alde. Argakigintzea.

  • Urtarrilak 30 - Zezeilak 13. Castañoseko Udaltegian.
  • Zezeilak 15 - 29. Otxarkoagako Udaltegian.
  • Martxoak 4 - 15. San Frantziskoko Udaltegian.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. Errekaldeko Udaltegian.

- Felisa Urraca. Natura bizia. Margoa.

  • Zezeilak 1 - 21. Abandoko Udaltegia.
  • Zezeilak 23 - Martiak 15. Castañoseko Udaltegian.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. Santutxuko Udaltegian.

- Josune Aranguren Zatika. Testu eta margolanak - Emakumearen aurkako indarkeria sinbolikoak.

  • Zezeilak 23 - Martiak 13. Abandoko Udaltegian.
  • Martiak 19 - Apirilak 5. Castañoseko Udaltegian.

- La rebelión del Ángel. Blas de Oteroren bizitzea eta poesia. Marrazkiak eta testuak

  • Martiak 15 - Apirilak 11. Abandoko Udaltegian.

Expodistrito

Expodistrito programea Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista barrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Betiko lez, erakusketak txandakatuz joango dira, eta bakotxaren data zehatzak konsultau ahal izango dira hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu