122.000 persona baino gehiago Arabako Foru Museoetan
2024-01-03 13:28 KultureaBIBAT, Arte Ederrak, Arma, Natura Zientziak, Iruña Veleia eta La Hoya Museoetan, hain zuzen be.
2023an, 122.245 persona igaro ziran Arabako Museoen Foru Sareko museo eta aztarnategietatik, hau da, BIBAT, Arte Ederrak, Arma, Natura Zientziak, Iruña Veleia eta La Hoyatik.
Datua, foru sarearen historiako hirugarren daturik handiena, 2019ko guztizkoaren 2.946 bisitarira baino ez da geratu, 125.191 bisita erregistrau baitziran, izan be, bisitak gora egiten jarraitzen dabe pandemiaren ondoren normaltasunera bueltau ziranetik.
- Aurreko urteetako zifrak:
- 2015: 67.732.
- 2016: 93.381.
- 2017: 113.889.
- 2018: 123.914.
- 2019: 125.191.
- 2020: 55.657.
- 2021: 88.797.
- 2022: 107.059.
Abuztua izan da hilebeterik onena, 14.407 bisita izan baitira. Betiko lez, nabarmentzekoak dira martiko eta apirileko bisitak (11.488 eta 12.511, hurranez hurran), bagilekoak (10.166). Horrezaz gan, urteko azken hiruhilekoko bisitarien kopurua be oso positiboa da, 10.099, 10.297 eta 11.187 bisitegaz.
Museo eta aztarnategien arabera, guztiek gainditzen ditue 2022ko zifrak, salbu eta aztarnategiek eta Natura Zientzien Museoak, izan be, igaz bisiten errekor historikoa izan eben.
Zifra horreek barriro be arrakastatsuak dira, oso positiboak eta ospatzeko modukoak, izan be, goranzko jokerea nabarmena da eta horrek erakusten dau foru museoak behin betiko finkatu dirala lehen mailako kultura baliabide bezela, bai Araban bizi diranentzat, bai turistentzat, ziurtatu dau Ana Del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak. Horrezaz gan, Aurreko urtean, aldi baterako 22 erakusketa egin genduzan Foru Museotan eta Amarika Aretoan: Zehazki, 4 Arte Ederretan, 3 Natura Zientzietan, 5 Arkeologian, 3 Kartenetan eta 7 Amarikan, nabarmendu dau Ana Del Valek.
Aurten aurreikusitako jarduerek ohikoari jarraituko deutse, diputaduak adierazo dauenez, aldi baterako erakusketetan produkzino propioak lehenetsiz. Ikastetxeetarako bisita eta tailer programak martxan jarraituko dabe, bisita kolektiboak eskainiko dira eta bestelako jarduerak be egingo dira, esaterako, berbaldiak eta proiekzinoak.
2024rako espero dogu zifra horreek finkatzea eta hobetzea, eta, zergaitik ez, 2019ko errekor historikoa gainditzea. Horretarako, arabarrei eta bisitetan gaituenei gogorarazo nahi deutsegu edozein egunetan atxaki ona dala geure sarean sartzea, gure esloganak dakarren legez, geure museoak deskubridutea merezidu daben sekretu eta altxorrez beteta dagozalako esan dau amaitzeko Del Valek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!