2024/01/03 17:30

Zornotza Antzokian. | Antzerkia

'Mr. Bo'. MARIE DE JONGH

17:30

Bo jauna maskarea eta komedia buztartzen dituen Marie de Jonghen lan barria da. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna, barba barik kontautakoa, Amour edo eta Izar ikuskizunen arlo bertsutik. Baina honako honetan badago ñabardura importante bat, aurrekoakaz alderatuta ikuskizun hau ume txikiagoentzat egokia izango da, 3-4 urtetik aurrerakoentzat eta boterearen gaia aurkeztuko deutse: Zer da boterea? Nork erabilten dau? Zelan erabilten da? zerk egiten gaitu tirano? Istorio horrek jakinarazoten deusku, gutako bakotxaren barruan, tirano txiki bat bizi dala, eta hori dudan jarten eta hezten ikasi behar dala. Hori guztia umorea, barreak, dibersinoa eta maskara oso bereziak erabiliz, aurretik erabilitakoez bestelakoak eta ikuskizun honetarako berariaz preparautakoak.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu