2023, Guggenheim Bilbao Museoaren urterik onena
2024-01-02 13:33 Kulturea1.324.221 personek bisitau dabe Museoa.
Amaitu barri dan urtea erabateko errekorra izan da Guggenheim Bilbao Museoarentzat, izan be, 1.324.221 bisitari jaso ditu (2022an baino 35.074 gehiago). Guztira, 1.152.072 persona Euskal Herritik kanpokoak ziran.
Museoak berreskuratu egin dau pandemia aurreko atzerriko bisitarien mailea, eta guztizkoaren % 60 izatera heldu da (2022an baino %10 gehiago). Ehunekotan, % 16 Frantziatik etorri da, % 7 Alemaniatik, % 6 Britainia Handitik, % 6 Estadu Batuetatik eta % 4 Italiatik. Estaduan, barriz, Euskal Autonomia Erkidegotik etorritakoak dira nagusi, guztizkoaren % 13, eta, horreen ondoren, Madrildik eta Kataluniatik etorritakoak nabarmentzen dira (% 5 eta % 5, hurranez hurran).
2023an Museoak publikoarentzat izan dauen interes-gunerik nagusietako bat programazino artistikoa izan da, anbizino handikoa eta askotarikoa izan baita. Bisitarien kopuruari jagokonez, udako erakusketak izan dira nabarmenenak: Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino, Iberdrolak babestua; Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, BBVA Fundazinoak babestua, eta Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik. Bisitari ugari erakarten dabiz, baita be, egun ikusgai dagozan erakusketak: Picasso eskultore. Materia eta gorputza, urtarrilaren 14an amaitzen dana, eta Gego. Infinitua neurtzen (Babeslea: Seguros Bilbao. Occident izango dira), zezeilaren 4 arte ikusgai.
Eremu digitalean, guggenheim-bilbao.eus webguneak 3.218.545 bisita izan ditu guztira 2023an, 13.009.948 orrialde-ikustalditan, eta sare sozialetan be Museoak komunidadea eta eragina handitzen jarraitzen dau: 841.767 jarraitzaile ditu Instagramen, 385.313 Facebooken eta 369.204 X-en.
Hezkuntza-programei jagokenez, 2023an 76.406 personak parte hartu dabe Museoak eskaintzen dituan aurrez aurreko eta online jardueretan, eta 997.710 bisitarik erabili ditue gune didaktikoak. Familientzako programean 7.049 personak hartu dabe parte, eta 12.607 helduk esku hartu dabe Museoak eskainitako ikastaro, berbaldi, tailer eta ikuskizunetan. Horrezaz gan, 2023an Wellbeing programea jarri da martxan; artearen bidez ongizatea hobetzeko helburua duen ekimen horrek proposamen ugari batzen ditu, esaterako, Begirada Barez, yoga-saioak eta hitzaldiak, eta 500 personak hartu dabe parte bertan.
Ikastetxeei jagokenez, 23.329 umek bisitau dabe Museoa, eta Hezitzaileen Community, hau da, irakasleentzako dobako online komunidadea, 3.4376 kide izatera heldu da. Era berean, 2023an, Museoaren gizarte-programek 3.124 personari eman deutsee Museora etorteko aukerea; programa horreen barruan, nabarmentzekoa da bisita-tailer bereziak jarri dituela martxan: Zaurgarritasun-egoerean dagozan edo ezintasunen bat daben personei Museoa ezagutzeko aukerea emoten deutse, baita beren gizarteratzea eta erresilientzia sustatzen dituan sormen-jardueretan parte hartzekoa be.
Komunidade zabala
Museoko banako kideei jagokenez, 268.097 dira Community (Museoak artearen eta kulturearen inguruan sortutako komunidadea) osotzen daben personak (aurreko urtean baino % 40 gehiago). Taldeka 23.534 Museoaren Lagunak dira; 244.015 Jarraitzaileak; eta 548, barriz, lanbakoei jagoken Erdu programearen onuradunak dira.
Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoak 121 kide korporatiboren laguntzinoa izan dau 2023an. Museoaren programazinoko erakusketa eta jarduera ugari, enpresen babesa jaso dabe.
Ekonomiaren motorra
Azkenik, Guggenheim Bilbao Museoaren funzionamenduak bere inguruan daukan eragin ekonomikoari jagokonez, 2023ko emoitzak gainditu egin ditue aurtengo datuek:
Museoaren jarduerearen ondorioz Euskadin sortutako eskaria 762,2 miloe eurokoa izan da. Barne Produktu Gordinari egindako ekarpena 657,6 miloe eurokoa izan da. Kopuru horrek 103,4 miloe euroko diru-sarrera gehigarriak ekarri deutsee Euskadiko Ogasun Publikoei.
Aurten be, Guggenheim Bilbao Museoa Europako kultur erakundeen buru da autofinantziaketearen mailan. 2023an, hain zuzen, % 78 inguruko zifra errekorra izan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!