Getxok kulturearen aldeko jarrerea indartuko dau

Bizkaie! 2023-12-29 12:41   Kulturea

Urtarriletik apirilera, Muxikebarrik berrogeita hamar ikuskizun eta ekintza baino gehiago hartuko ditu.

Búho (Titzina Teatroa). | Ikusi handiago | Argazki originala

Kultureak urte barriari hasiera emango deutso Getxon, Muxikebarri zentroaren programazinoaren eskutik, kalidadea eta aniztasuna ardatz nagusi dituala. Azken urteotan kulturearen arloan Getxok eginiko ibilbidea sendotu dau eta horren erakusle da Bizkaiko Foru Aldundiak SAREA programearen kulturarako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa lortu izana. Esangura horretan, Getxo izan da igaz muga horretara heldu zan Bizkaiko udalerri bakarra, azken lau ekitaldietan gehieneko laguntzinoak eskuratuta. Halanda ze, Muxikebarri zentroa Arriaga Antzokiaren eta Barakaldo Antzokiaren parean dago, 52.000 euroko dirulaguntzinoak izan dituan kultur erakunde bakarra, hain zuzen be.

Urtarriletik apirilera, Muxikebarrik berrogeita hamar ikuskizun eta ekintza baino gehiago hartu ditu eta bertan publikoak antzerkiaz, musikaz, jantzaz eta zinemaz gozau dau, besteak beste, artista, talde eta konpainia ezagunen eskutik: La la Love You, Javier Gutiérrez, Antonio Najarro konpainia, Grison, Carmelo Gómez, Kukai, Carlos Hipólito, Marlena, Mayte Martín, Kiti Mánver eta James Brandon.

Umeentzakop hamabost ikuskizun hartuko ditu zentroak eta horreetako batzuek tokiko ikastetxeetako ikasleen artean kulturea sustatzeko hezkuntza-programearen proposamena beteko dabe.

Musikeari jagokenez, urte barria urtarrilaren 4an Gospel klasikoak kontzertuagaz hasiko da, Goiko Gela euskal ahots taldearen eskutik. Hilaren 12an, Ibil Bedi taldearen txandea izango da eta bere azken lana aurkeztuko dabe Getxon: Goldea. Lehen hilebeteko proposamena La La Love You talde madrildarraren eskutik amaituko da, azken urteotako estaduko musika eszenan fenomeno musikala.

Antzerkia

Antzerki-proposamenak ikuskizun ugaribatuko ditu, horreen artean nabarmentzekoa da El traje (urtarrilak 26), Javier Gutiérrezek eta Luis Bermejok osotutako maila handiko bikotearen ikuskizuna. Horrezaz gan, Los enredos de Scapin (zezeilak 3) lanean, Morboria konpainiak Molièreren klasikoetako bat hurreratuko deutso publikoari, eta Las guerras de nuestros antepasados (zezeilak 25) lanean, Carmelo Gómezek eta Miguel Hermosok Miguel Delibesen izen bereko eleberriaren egokitzapena taularauko dabe.

Honako muntaia horreek beteten dabe ganerako programazinoa: Titzina Teatroren Búho (urtarrilak 13) lana, Txalo Produkzinoak taldearen tentsinoz beteriko Almazenean (urtarrilak 20) obrea, Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (zezeilak 9), Oscar Terolen Mundos para lelos (zezeilak 10), Tanttakaren Esnearen kolorekoa (zezeilak 16), Esther F. Carrodeguasen Ló única que toda la vida es delgada (martiak 8), gordofobiari buruzko bakarrizketea Bihar arte bakarrik (martiak 15) eta Baginaren bakarrizketeak (apirilak 19).

Jantzea

Jantzazaleek be eskaintza ederra izango dabe Muxikebarrin: Urtarrilaren 7an Kraskagailua ikuskizunaz gozau ahal izango dabe, Getxoko zenbait jantza estudiok atondutako Tchaikovsky lan ezagunaren egokitzapena, hain zuzen be. Urtarrilaren 28an, programazinoaren hitzordu nagusietako bat izango da: Querencia, jantza tradizionala eta flamenkoa buztartzen dituan lana, Espainiako Ballet Nazionaleko zuzendari ohi Antonio Najarrok sortutako lana.

Horrezaz gan, zezeilaren 4an, Izar Blue-Sekairen Breaking Beethoven ikuskizunak Beethovenen musika klasikoa gerturauko dau break dance eta jantza garaikidearen mundura. Martiaren 9an, barriz, nazinoartean saritua izan zan Kukai konpainia eta Jesús Rubio koreografo madrildarraren eskutik amaituko da jantza-eskaintzea: Txalaparta aurkeztuko dabe Getxon, tresna horren begirada gorputz-hizkuntzara eroaten dauen sorkuntzea.



Umeentzako programazinoa

Eskaintzea urtarriletik apirilera izango da eta hamabost bat ikuskizun hartuko ditu. Aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako herritarren proposamenei jarraituz, Getxon erroldautako 0 eta 14 urte bitarteko umeek dobako sarrera bat eskatu ahal izango dabe 2024an programauko diran ume eta familientzako ikuskizun batera joateko. Sarrerak urtarrilaren 8tik aurrera jaso ahal izango dira Romo Kultur Etxean eta Muxikebarriko leihatilan.

2023ko urtarrila eta apirilaren bitarteko programazino osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu