Azken egunak Bilboko aratusteak iragartzen dituan kartela aurkezteko

Bizkaie! 2023-12-29 10:38   Kulturea

Izena emoteko epea, urtarrilaren 7ko 23:59era arte egongo da edegita.

Urtarrilaren 7ko (Domeka) 23:59ak arte, edegita egongo da Bilboko 2024ko inauteriaren iragarki-kartela hautatzeko lehiaketean parte hartzeko epea. Aurton, zezeilaren 8tik 13ra egingo dira inauteriak.

Parte hartu nahi daben personek euren proposamenak online aurkeztu beharko ditue (gehienez be, lan bi parte-hartzaile bakotxeko), udalaren webgunearen bidez, Concurso Cartel Aratusteak 2024 atalean. Proposamenak behar bezala identifikau behar ditue, izenburu edo lema bategaz, eta formatu bertikalean egon behar dira. Dibersidadea balorauko da, generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean, rolak eta estereotipoak saihestuz.

Jai Batzordeko kideek eta diseinuaren eta kulturearen munduko ordezkariek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu sei kartel finalistak. Haien artetik irabazlea hautatuko da, herritarren parte hartzeagaz. Urtarrilaren 15etik 21era bitartean egingo da, udalaren webgunean online bozketaren bidez eta bozketa presentzialaren bidez, aurrerago zehaztuko dan espazio publiko batean.

Irudi irabazleak, 2.000 euroko saria irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu