'Santa Kruz apaiza' eta 'RUR Robot lantegia' liburuak kaleratu ditue
2023-12-28 08:21 KultureaTZ Testu Zaharrak Laburki bildumakoak dira.
TZ Testu Zaharrak Laburki bildumeak, txandan-txandan, bertako nahiz kanpoko literaturan noiz edo noiz nabarmendu ziran obra laburrak kaleratzea dau helburu, egungo irakurlearentzat be interesgarriak izan daitekezalako. Orain, liburu bi kaleratu ditue:
- Santa Kruz apaiza, Nikolas Ormaetxea Orixe
- Karlistaldian kokatutako kronikea, Jaungoikoaren, foruen eta Euskal Herriaren alde burrukan ibili zan abade gerrillariaren ibileren barri emoten dauena euskera ezin ederragoan. Karmelo Landaren hitzaurreak liburuan kontetan diran jazoeren tesuinguru historikoa emoten deusku.
- RUR Robot lantegia, Karel Čapek
- Txekiera eta txekiar literaturea barritu zituan Karel Čapek idazlearen obra laburra zientzia-fikzinoko lehen antzezlantzat joten da. Gizaki eta roboten arteko hartu-emon gatazkatsuak aurkezten deuskuz bape gaurkotasunik galdu ez dauen distopia batean. Berbaurrea Juan Ignacio Pérez Iglesias katedradunak idatzi dau, gizakion eta roboten arteko ezaugarriak eta bardintasun/ezbardintasunak nabarmenduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!