Manifa taldea Baga-Biga produkzino etxean

Bizkaie! 2023-12-27 13:49   Musikea

Manifa taldeak (Portugalete, Barakaldo, 2003) punk-rock estiloko sei disko ondu ditu.

Hogei urteko musika ibilbide distiratsuan, punk-rocka ezarritako sistema zapaltzailea eraldatzeko eta hankaz gora jarteko testu subersibo, ironiko, kritiko eta autokritikoakaz. Pailazokeria ziztrinak alboratu eta “Clowns of Anarchy” bezela izentau dabe euren jarduna. La Polla Records taldearen letra eta erritmoetara hurreratuko dira Deed Kenedys taldearen abiadura eta inertziaren eraginakaz batera.

Manifa taldeak kontzertu dinamiko eta jostagarriak ditu eta helburu nagusia da jentea iraultzearen zirimolan barruratzea testu gordinakaz, melodia punk-rockzale txinpartadunek entzulea erakarteko amesari eutsiz. Dana bizkor eta zorrotz. Manifa manifan doa eten barik edonongo eta edozein dalarik agertokia. Poliziak ondo daki, bost axola, ostera, manifakoei.

Baga-Biga Musika Ideak kolektiboak babesa emon deutso Manifa taldeari eta hemendik aurrera Euskal Herriko kontzertuen kudeaketea Baga-Bigari jagoko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu