BFA-k 800.000 euro bideratuko ditu 2024an euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2023-12-27 13:37   Euskerea berbagai

Helburua kultura, kirol eta teknologia-jardueretan euskerea sustatzeko eta zabaltzeko proiektuak finantzietea da.

Laguntzok Aldundiak euskerea jagon eta indartzeko konpromisoa islatzen dau, tokiko bizitzako esparru guztietan sartuz lurraldeko hizkuntza-aniztasuna aberasteko. BFA-k Foru Dekretua onartu dau, 2024an euskerearen erabilera sustatu, zabaldu eta normalizetako irabazi-asmorik bako erakundeentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituana.

Miloe bat euroko aurrekontuagaz Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-eremu guztietan euskerearen erabilerea sustatzen daben ekimenak babestu eta lagundu nahi ditu, euskerea esparru informaletan sustatzen daben programetara bideratuz, besteak beste, ume eta gazteentzako aisialdiko jardueretara, eduki digitaletara eta kiroletara. Era berean, lan inguruneetan euskerearen erabilera sustatzen daben ekimenak babestuko dira, bai eta etorkinak hizkuntzara hurreratzea bideratzen daben eta hareen hizkuntza-gaitasuna sustatzen daben programak be.

Horrezaz gaz, diruz laguntzeko modukotzat joko dira familia-esparruan euskerearen transmisinoa sendotzen daben programak, gizarte-hartu-emonetan euskerearen erabilerea bultzatzen dabenak, baita tokiko hizkuntza-ondarea gizartean erabilteko batzen, babesten eta berreskuratzen laguntzen dabenak be.

Dirulaguntzak eskatzeko programa hautagarriak beren-beregi egin beharko dira 2024ko ekitaldian.

Ekimen honek erakusten dau Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa dauela gizartearen arlo guztietan euskerearen errotzea eta erabilerea indartzeko eta, holan, euskerearen bizitasuna eta presentzia sustatzeko lurraldean.

Laguntza honeetarako eskabideak 2024ko urtarrilaren 15etik 2024ko zezeilaren 12ra (13:30ak arte) aurkeztu ahal izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu