Durangok BizkaiDendak Merkaritza Galea hartuko dau

Bizkaie! 2023-12-27 09:24   Kulturea

Bihar, hilak 28, Plateruena Kultur Aterpean.

Abenduaren 28an, eguena, 20:30ean, Bizkaiko Merkataritzaren 2023ko Galea egingo dabe Durangoko Plateruena Kultur Aterpean, XV. urteurrena dala eta.

Durangoko Udalak, Dendak Bai Durangaldeko merkataritzea eta ostalaritza alkarteagaz batera, atontzen dauen bertoko Erakusleihoen Lehiaketako sariak emonez hasiko da ekitaldia.

Ondoren, Bizkaidendak-ek 33 diploma emongo deutsee finalistei, lurraldeko udalen ordezkariegaz lankidetzan. Zeremoniak aurrera egingo dau Bizkaiko erakusleihoen V. lehiaketako herritarren botoaren sari banaketeagaz.

Horrezaz gan, sari barri bi emongo dira: Etorkizuna eta Barrikuntza eta Ibilbide Profesionala, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari politikoen laguntzinoagaz.

Amaitzeko, omenaldi txiki bat egingo deutsee Bizkaidendak Federazinoaren sortzaileei XV. urteurrenean, gaur egun Bizkaidendak-era federauta dagozen 43 zonalde eta gremio alkarteei bide emonez.

Ganera, Durangoko L'Atelier eskolaren emonaldi bi izango dira.

Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumo Sailaren finantzazinoa, eta Dendak Bai eta Durangoko Udalaren laguntzinoa jaso dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu