Addar taldeak bideoklipa aurkeztuko dau abenduaren 27an

Bizkaie! 2023-12-26 10:52   Musikea

Talde bermeotarrak bigarren diskoko (Gordinik, GOR Discos) Biztu nau abestiari jagoko. 

Bermeoko Kafe Antzokian abenduaren 15ean eginiko kontzertuko irudiak batzen ditu.

Kontuak kontu, 2020. urtean Euskal Talde Onenari saria irabazi eban Addar taldeak Rockein Lehiaketan.

Diskografiari jagokonez, 2000. urtean, Sugarra EP-a; 2021ean, Errautsak LP-a eta Suge singlea; eta 2022an, Gordinik LP-a.

Addar taldea 2018. urtean sortu zan Bermeon, aurretik beste abentura musikal batzuetan ibilitako musikariakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu