Bost liburu kaleratuko dira 'Bilbao Edita' ekimenaren bitartez

Bizkaie! 2023-12-26 10:55   Kulturea

Deialdia, Bilboko Kulturearen Plan Estrategikoaren (2023 - 2033) barruan kokatzen da.

Bilboko Udalak joan zan irailean egin eban Bilbao Edita deialdia, argitaletxeei eta/edo liburuen argitalpenaren munduko profesionalei zuzendua, urian edizinoaren jarduna sustatzeko asmoz.

Bilbao 700 Fundazinoak argitaletxeen produkzinoa bultzatzeko egiten dauen lanagaz jarraitzeko, Bilboko Udalak liburuak argitaratzeko proiektuen bildumea jarri eban martxan. Bilbao Aurrera planak ditu aurrekari: Gizarte-kohesinorako, ekonomia eta enplegua suspertzeko eta tokiko kulturea bultzatzeko neurrien multzoa. Kulturearen esparruan, beste ekintza batzuen artean, kultura eta sormen proiektuak hautatzeko deialdiak jarri ziran martxan Bilbao Aurrera planean. Halanda ze, Bilbao Editak bost proiektu hautatu ditu guztira, kategoria bitan banatuta: A kategorian 3.000 euro dagoz, hiru proiektutarako; B kategorian, 6.000 euro, proiektu bindako.

- A kategorian ondoko proiektu honeek hautatu dira:

- B kategorian, barriz, ondoko honeek hautatu dira:

Bilboko Kulturearen plan estrategikoa 2023 - 2033

Bilbao Edita deialdia Bilboko Kulturearen Plan Estrategikoaren (2023-2033) printzipioen barruan kokatzen da. Plan horren helburuen artean dago kultura uri-markaren irudia sendotzea bertoko biztanleen eta bisitarien `partean, bai eta tokiko kultur eragileak sustatzea be. Halanda ze, aitatu planaren helburuak, besteak beste, lankidetza publiko-pribatua bultzatzea, kulturearen sektorea babestea eta koprodukzinoak sustatzea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu