Bizkaia Arenako 15.000 sarrerak agortu ostean, ETS taldeak 2. kontzertua emongo dau
2023-12-19 12:15 MusikeaHitzordua, 2025eko martiaren 21ean izango da. Erosi sarrerak hemen.
ETS taldeak 20 urte Zure Eskutik ekitaldi historikoa egingo dau bere 20. urteurrena ospatzeko eta birarik arrakastatsuenari agur esateko, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen. Kontzertu erraldoi bat baino gehiago, ETSko kideek ekitaldi soziokulturalez beteriko egun oso bat atondu nahi dabe ikus-entzule guztientzat, taldearen bereizgarri eta arrakastearen eragile izan dan kontzeptuari jarraituz, herri-jaiak. Halanda ze, Barakaldoko BEC!-en jai-giroko egunak izango dira, ETS taldeak uniberso berezia sortu nahi dau, bertoko kultureari balioa emonez eta euskal folkloreari, euskal jaiei eta euskal musikeari omenaldia eginez. Txupinazoa, herri-kirolak, umeentzako jarduerak, erromeria eta, eguna amaitzeko, ETSren historiako kontzerturik handiena, sorpresaz beterik eta kolaborazino askogaz.
Taldeak aurreratu dauenez, gauzatzeko dogun azken amesa BEC betetea da. Geure jenteak esperientzia berezia merezidu dau, errepetidu ezina. Ekitaldi handi bat eskaini nahi dogu, historikoa. Urtebete oso bat dogu lan egiteko, eta seguru gagoz momentu gogoangarria izango dala gure ibilbidean.
Hitzordua, 2025eko martiaren 22an izango da (Sarrerak Agortuta) eta bigarrena, barriz, 2024ko martiaren 21an. Erosi sarrerak hemen.
Joan-etorriak errazteko, autobusak egongo dira hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean bueltetako, beti be, erreserbea eginez hemen. Ondoko herri honeetatik pasauko dira autobusak: Altsasu, Zornotza, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bermeo, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irun, Iruñea, Lizarra, Oñati, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!