Jon Maiak abenduaren 17an ekin eutson, Sestaon, 'Kantu berri bat gara' lan barria aurkezteko bireari

Bizkaie! 2023-12-19 09:16   Bertsolaritzea

Abenduaren 23an izango da hurrengoa, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 20:00etan.

Jon Maiak 2021ean plazaratu eban Kantu bat gara, letragile moduan azken 30 urteotan idatzitako kantuen antologia. Lan honek izandako erantzun bikainari esker urte bi aurrerago bertsolari zumaiarrak lan ederra dakar: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak kantu barriak sortu ditu baina bersino batzuk be badagoz (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Honetarako, aurreko lanean legez goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskeraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako identidadea eta transmisinoa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozinoen bidez heltzen deutse gai horreei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emonaldiak proiekzinoak, kolaborazino bereziak, inprobisazinoa eta ezusteko ugarigaz. Maia bere ohiko musikariakaz dator orain, danak oso ezagunak:

  • Jon Maia: Betsolaria.
  • Gorka Hermosa: Akordeoia.
  • Pello Ramirez: Txeloa.
  • Nacho Soto: Pianistea eta sintetizadoreak joko ditu.
  • Nerea Quincoces: Perkusinojolea eta abeslaria.

Kantu berri bat gara birea:

  • Abenduaren 23an, Lasarte-Orian.
  • Urtarrilaren 12an, Eibarren.
  • Urtarrilaren 19an, Legazpin.
  • Urtarrilaren 20an, Mungian.
  • Zezeilare 9an, Donostian.
  • Martiaren 23an, Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu