41. Ertibil Bizkaiaren amaierea Barakaldon
2023-12-18 13:32 Kulturea18 obra erakutsiko ditue Barakaldon urtarrilaren 5era arte.
Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasi zan eta, ondoren, Getxo, Sestao, eta Balmasedako udalerrietan zehar ibili da, azkenik, Barakaldon amaitzeko.
Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira 2023ko erakusketearen deialdiko artista irabazleak.
1983tik Ertibil-en helburua da Bizkaian sormen-lana egiten daben artista barriak lagundu eta horreen obrak sustatzea. Begoña de Ibarrak Rekalde Aretoko aurkezpenean zehaztu zuenez, Ertibil-ek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu: 41 edizinoko ibilbideagaz, Ertibil erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi barritzaileena eta sortzaileena hartu dau eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukerea emon deusku.
Ertibil Bizkaia 2023
1. saria
Jon Ander Garcia (Santurtzi, Bizkaia, 1989). Jon Ander Garciak papelagaz eta oihalagaz egiten dau lan eta horren gainean pintura akrilikoa jaurtiten dau, bere lanen prozesuan eta emoitzan ausazkotasuna lantzeko. Sufin hainbat oihalen zatiek artistearen interpretazino figuratibo bereizgarriak osotzen ditue, dinamismoak emoten dituenak, itzal eta argi-eremuak sortzen dituenak, irudi piktoriko tradizionalaren lautasunari aurre eginez.
2. saria
Maider Aldasoro Diaz (Mexiko, 1992). Shirt off nere back. Obra saritua Aldasorok soldetako eta soldadurak eskaintzen deutsozan aukerak ikertzeko dauen gogo biziak eraginda sortu zan. Burdinezko xaflen gaineko soldadura-teknikeagaz egina, pieza handia da neurriari jagokonez, astuna, ebagiak eta landutako erreminta mekanikoen aztarnak dituana. Era berean, bertan irudikatutako marrazkia oso arina eta delikatua da.
3. saria
Ibai Madariaga Sagastizabal (Mallabia, 1994) & Miel Oyarzabal (Durango, 1994). Ibai Madariaga arkitektoak eta Miel Oyarzabal artista plastikoak konbentzionaletik iges egin eben, industria-materialak eta ohiko tresnak erabiliz; adibidez, arotzerian, ekonomia material izugarriagaz lantzeko, eskulturea sortzen dabe, espazioa gozotasunez okupetan dauena eta barruan dituan olgeta bolumetrikoak deskubriduteko ikuslearen konplizidade bisuala behar dauena.
Artista parte-hartzaileak:
Alejandro González Osés, Amaia Santamaria, Ander Sagastiberri, Claudia Rebeca Lorenzo Sainz, Daniel Alegrete, Estela Miguel Bautista, Ibai Madariaga Sagastizabal + Miel Oyarzabal, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Imanol Abad Martínez, Imanol Expósito Delgado, Izaskun Araluzea Itza, Javier Ozcoidi, Jon Ander García, Julen Martín Zaballa, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Lugha Mathews Bouchard eta Maider Aldasoro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!