Nerea Ibarzabal Salegi bizkaitarrak irabazi dau 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea
2023-12-18 07:53 BertsolaritzeaBuruz buruzkoa Jone Uria Albizurigaz egin dau markina-xemeindarrak.
Bertsozalez ganezka egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Bilbo Arenan giroa bero egon da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, zortzi bertsolarien lanari adi.
Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin ditue. Lehenengo atala amaitu danean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dabe puntu gehien batzea eta eurek kantau dabe buruz burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi dau txapela Begoña Iturriza Zabalaren eskutik.
Sailkapena:
- Nerea Ibarzabal Salegi...................... 1.036'5
- Jone Uria Albizuri.......................... 1.029'5
- Xabat Galletebeitia Abaroa ....................616,5
- Gorka Pagonabarraga Agorria....................609
- Onintza Enbeita Maguregi.......................607
- Oihana Bartra Arenas...........................606'5
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola................556'5
- Aissa Intxausti Aburruza.......................550
Gai-emoile beharretan Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga ibili dira. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!