89 gazte joango dira atzerrian izango daben lantokira Beint nazinoartekotze-bekei esker

Bizkaie! 2023-12-15 10:28   Kulturea

Hauxe da 1986an sortu eta nazinoartean prestigio handia dauen programearen 37. urteurrena.

Beka horreek helburu bi ditue: Nazioartekotze eta kanpo-merkataritza arloetan talentu barriak trebatzea eta holan Euskadiko enpresek eta erakundeek izan leikiezan beharrei erantzun ahal izatea. Hauxe izango da 1986an sortu zan eta nazinoartean prestigio handia dauen programearen 37. urteurrena.

Pertsona horreetako 9k atzerrian ezarritako eta gehienak Euskadin errotutako enpresatan hasiko ditue praktikak. Beste 80 gaztek, barriz, praktikak ondoko lekuetan egingo ditue: Basque Trade & Investment-eko kanpo-sareko bulegoetan, atzerrian kokatutako Espainiako bulego ekonomiko eta komertzialetan, edo Afrikako, Amerikako, Asiako eta Europako 45 herrialdetako nazinoartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak; eta Hezkuntzako sailburuak, Jokin Bildarratzek, Barakaldoko BECen egindako ekitaldian entregau ditue 100 akreditazinoak. Bertan izan dira 89 gazte bekadunak eta euren senideak, eta Industriako sailburuordea, Mikel Amundarain; eta Basque Trade & Investmenteko zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal.

2021ean sinatu eben hitzarmena SPRI Taldeko Euskadiko Nazinoartekotze Agentziak-Basque Trade & Investment-ek eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU), Deustuko Unibersidadeak eta Mondragon Unibersidadeak. Hitzarmenari esker, urte horretatik, BEINT beken berezko programea Euskadiko hiru unibersidadeek gai horregaz lotuta dituen prestakuntzako metodologia eta ezagutza onenakaz bateratzen dira.

Aitatu unibersidadeen arteko hitzarmenaren helburua da BEINT beka-programearen onuradun diran gazteei kalidadeko prestakuntzea eskainiko deutsen ekosistemea sortzea. Horren bidez, ondoko gaiokaz lotutako arauak eta errealidadea hobeto ezagutu ahal izango dabe, besteak beste, nazinoarteko merkataritzea, Euskadiko egitura ekonomikoa eta bertako erakunde eta enpresen sarea. Horrezaz gan, enpresa multilokalizatuak kudeatzeagaz eta nazinoarteko salerosketak egiteagaz lotutako beharrezko trebeziak sakondu ahal izango ditue.

Horren bidez, SPRI Taldeak eta Basque Trade & Investmentek beka horreei % 100eko babesa emoten jarraituko dabe, baita hautaketa-prozesua kudeatzen eta prestakuntza-ibilbidearen eta unibersidadeen koordinazinoa egiten be. Horregaz lotuta, Beint programako bekadunen lana ebaluetan dabe eta Beint programako bekadunek jaso beharreko unibersidade-kredituak emoten eta autortzen ditue.

Beint bekak

30 urte baino gitxiagoko berrogeita hamar gazte baino gehiago aurkezten dira urtero Beint beketara eta helburua da nazinoartekotze arloan talentu barriak trebatzea Euskadiko enpresa eta erakundeen beharrei erantzuteko. Beint bekek aukera parebakoa eskaintzen dabe goi mailako unibersidade-titulazinoa daben gazteek kanpo-merkataritza eta nazinoartekotzean prestakuntzea jaso deien.

Programa oparoa da eta honako honeek jasoten ditu besteak beste: erreferentziazko titulu propioa lortzea, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa Basque Trade & Investmenteko Kanpoko Sareko Bulegoetan, atzerrian dauden Espainiako Bulego Ekonomiko eta Komertzialetan, edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan eta, azkenik, 8 hilabeteko egonaldia mundu osoan zehar banatuta dauden enpresetan (gehienak Euskadikoak).

37 urtez martxan egon ostean, talentu barrietarako nazinoartekotze-tresna honen enplegagarritasun-indizeak ia erabatekoak dirala esan daiteke.

Beint bekak 30 urte baino gitxiago dituen, Euskadin bizi diran eta unibersidade-titulazinoa eta ingeles maila handia dituen gazteei zuzenduta dagoz. Programeak 37 urteko eskarmentua dau eta, orain arte, 2.000 gaztek jaso dabe kanpo-merkataritzearen eta nazinoartekotzearen inguruko prestakuntzea. Unibersidade-gradu guztientzat edegita dagoan arren, parte-hartzaileen titulazio ohikoenak dira enpresen administrazino eta zuzendaritzako gradua, injinerutzak eta zuzenbidea. Eusko Jaurlaritzeak, aurten, 4,5 miloe euro bideratu ditu ekimenera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu