2.500 parte-hartzaile I. LEB - Lengoaia Eszeniko Barrien Nazinoarteko Jaialdian
2023-12-15 08:05 KultureaAbenduaren 1etik 9ra Agoitzen egindako jaialdi honen balantzea oso gogobetegarria izan da.
LEBen zuzendari Asier Anduezaren eretxiz: Lehen balantzean esan geinke oso gogobetegarria izan dala, aretoetara hurreratu dan publikoaren erantzunari erreparauta. Evangelos Lalos zuzendari greziarraren Maricón, Valladolideko Alberto Velascoren Sweet Dreams eta Iñigo Santacana donostiarraren Juicio al Extranjero lanek, besteak beste, beren edukierea bete eta ikusleen artean benetako gogoa piztu dabe. Antzeko zeozer jazo da bertako Irati taldearen emonaldiakaz. Ekitaldiak ganezka egin euskun, aurreikusitako asistentzia hirukoiztu baitzeban. Evangelos Lalos zuzendari greziarrak nabarmendu eban oraindino barruratzen dabilela LEB Jaialdian jazotakoa, Maricón lanak izan dauen harrera bikainagaz.
Jaialdian zehar, ikusleei aukerea emon jaken, ikusitakoak baloretako: Txartel gorria, laranjea edo berdea, balorazino subjektiboa modu errazean egiteko. Botoen % 81'46 berdeak izan dira, % 9'72 laranjak eta % 8,82 gorriak. Horrek programazinoak izan dauen harrera onaren neurria emoten dau.
Programazinoak antzerki eta jantza-ikuskizunak, arte-performanceak, lantegiak, prestakuntza-ikastaroak, bitartekaritza-ekintzak tokiko kolektiboakaz, erakusketa bat, eztabaida-foroak eta kontraste-foro bat izan ditu. Lehen jaialdi honetarako konpainia eta egile honeek programau dira: Alessandra García; Diego Anido; Evangelos Lalos; InDubio - Barandi Producciones; Melena Androide; Toni Agustí, Societat sardina eta Toné-franché; Alberto Velasco; Olatz Gorrotxategi; Danza Mobile | Incubo Teatro; Breathless Dance Center; Elirale; Amaia Bono eta Damián Montesdeoca; Butaca 78 Eserlekua; Arnolda Nöir; eta Teatrolari. Antzerki Egileen Elkarteak (AEE) atondutako antzerkigile barrien foroan parte hartzen dauen Adolfo Simón antzerkigile eta zuzendari cuencarraren ustez, LEBek programa harrigarria eskaini dau, gure herrialdeko uri handi askok nahiko leukiena edo nahiko neuke leku txikiei gitxi begiratzen deutsen Espainia horretako bazter husturen batean egotea, nekez heltzen baitira horreetara kultur proposamen interesgarriak. Ondo egituratutako edukiak, presinorik eta prisarik barik gozau ahal izateko atondutakoak, zentro nazional handietan be ikusi ez dpdan irisgarritasun-formula ikaragarriagaz, dibersidade funtzionala dabenentzat. Anduezak azpimarratu dauenez, hain herri txikian jaialdi baten alde ona da komunidade bat berehala sortu dala. Publikoa egonkor mantendu danez eta konpainiak heltzen eta joaten ebizanez, publiko fidel horrek zeozelakoko jarrerea izan dau eta konpainiek anfitrioien antzera jokatzen eben. Antzera balorau dabe jaialdia Udalak eta herriko ostalariek. Egunotan sortutako giro ona nabarmendu dabe, gizarte agoiztar guztia zeharka gurutzatu dauen giroa. Angel Martin Unzuek, Agoizko alkateak, emon eutson amaierea jaialdiari. Egindako lana eskertu eta LEBeko atontzaileei oroitzapen-plakak banatu eutsezan.
Kontuak kontu, Iriartea Pilez alkarteak sustatutako LEB proiektuak honako honeen dirulaguntzea dau: Nafarroako Gobernua, Nafarroako Kutxa Fundazinoaren eta La Caixa Fundazioaren InnovaCultural Programearen eta Agoizko Udalaren, Agoizko Kultur Etxearen, Arte Eszenikoen Akademiaren (AEA), Eszena Zuzendarien Elkartearen (EZE), Antzerki Egileen Elkartearen (AEE), Nafarroa Eszena Enpresarien Elkartearen (NEEE) eta Continta me tienes Argitaletxearen (CTMT) lankidetzea.
LEB jaialdiak Nafarroako kultura-mezenasgoaren MECNA bereizgarria dau, kultura-proiektuen edo jardueren gizarte-interesa autortzen dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!