Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskeareagazko jarrerak aztergai

Bizkaie! 2023-12-13 12:40   Euskerea berbagai

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekearen 2. edizinoan.

Aurkeztutako sei proiektuetatik, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak landutako Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskereagazko pertzepzinoak eta jarrerak lana izan da puntuazinorik handiena lortu dauena.

Taldeak 7.000 euroko bekea jasoko dau eta emaitzak 2024ko irailean aurkeztu beharko ditu.

Bekeak hiru ikerketa esparru lehenetsi ditu bigarren edizino honetan, hau da, soziolinguistikea, dialektologia eta onomastikea. Deialdian bertan jakintza esparru horreetako gai batzuk be proponidu ziran eta egitasmo hau immigrazinoa, harrerea, hizkuntzea eta kultura aniztasuna zein euskerea udalerri euskaldunetan ikerketa lerroan kokatzen da; epaimahaikideen eretxiz, deialdi honen helburuakaz lerrokatzeaz gan, proiektu honek Bortzirietako Mankomunidadearen lan arloetann ekarpen interesgarria egiteko aukerea emon leike, besteak beste, ikerketeak honelako emoitzak aurreikusi ditu: Kulturea eta hizkuntza aniztasunari buruzko diagnosia; Bortzirietan bizi diran migratzaileen euskerearen ezagutzea eta erabilera-mailea; migratzaileen euskarearen aurreko pertzepzioak eta jarrerak; ama-hizkuntzearen, euskerearen aurreko esposizinoaren eta beste faktore soziodemografikoen eta hizkuntzeagazko jarreren arteko loturak eta, azkenik, migratzaileen hizkuntza beharrak identifikau eta harrera linguistikoa egiteko hainbat estrategia eskaintzea.

Ikerketea egiteko, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa buztartuko dira baina bigarrenari tarte handiagoa emongo jako. Datuak batzekoo, galdetegiak, alkarrizketak eta eztabaida taldeak erabiliko dira, Bortzirietako udalerri guztietan (Arantzan, Lesakan, Igantzin, Beran eta Etxalarren). Ikerketa lana 2024ko iraila bitartean egingo da.

Lantaldea

  • Paula Laita Pallares – Ikerlaria da Soziolinguistika Klusterrean. Eusko Jaurlaritzeagaz eta unibersidadeakaz batera, Euskerea bizibarritzeko proiektuetan lan egiten dau, besteak beste, hezkuntza arautuan ahozkotasuna lantzeko metodologiak garatzeko eta apliketako egitasmoetan eta immigrazinoari eta hizkuntza-aniztasunari buruzko ikerketa-proiektuetan.
  • Jon Martin-Etxebeste - EHU/UPV-ko ikerlaria eta irakaslea da. Ume Hezkuntzan graduatua eta Publizidadea eta Hartu-emon Publikoetan lizentziatua da, Psikodidaktikako masterra egin dau eta doktorea da atal berean. Xabier Leteren kantagintzaren azterketa: gaiak eta ahozkotasuna doktorego tesia defendidu eban 2022an. Ikerlari multidiziplinarra da; hizkuntzearen, literaturearen eta komunikazinoaren esparruak lantzen ditu eta horreek lantzeko dagozan trabak antzemon eta leuntzen dituen ikerlanak egiten ditu.
  • Ane Osua Cabida - Ume Hezkuntzako teknikaria da. Umezaroagaz lotutako profesionala da. Umeen begirale lan egin dau hainbat udal eta enpresarentzat. Gaur egun, Donostiako Hezkuntza Fakultadean dabil Ume Hezkuntzako azken ikasturtea egiten.

II. Pello Apezetxea Zubiri bekea

Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, 1932 - Etxalar, 2022) arlo askotan ikertzailea, ekintzailea eta sustatzailea izan zan. Holan, nabarmentzekoa da euskerea babesteko, ikertzeko eta sustatzeko egin eban lana. 2004. urtean, ohorezko euskaltzain izentau eben.

Bortzirietako Euskera Mankomunidadearen sorreran bultzatzaile nagusietako bat izan zan. Mankomunidadearen ibilbide osoan, Etxalarko Euskera Batzordeko kide eta Aholkularitza Batzordeko kide izan zan. Beraz, mankomunidadeak, Euskaltzaindiagaz alkarlanean, Pello Apezetxea zana omentzeko asmoz, lau urtero atonduko dau ikerketa beka hau eta deialdi bakotxean ikerketa esparru horreetako gaiak proponiduko ditu.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu