'Artea eta feminismoa'
2023-12-13 11:18 KultureaEmakumeek artean eta erakundeetan daben rolari buruzko hausnarketea Bilbon.
Artea eta feminismoa jardunaldian arazo historikoa eta egiturazkoa aztertu da artisten eta arlo honetako adituen eta kudeatzaileen gogoeten bidez. Jardunaldi hau Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak atondu dau Emakumeak estrategiako jardueren artean.
Helburua izan da hausnarketa egitea emakumeek artean eta arlo horretako erakundeetan egiten daben lanari buruz, arazo historikoa eta egiturazkoa artisten eta arlo honetako adituen eta kudeatzaileen gogoeten bidez aztertuz.
Jardunaldi hau Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak atondu dau Emakumeak estrategiako jardueren artean. BFA-k estrategia horri ekin deutso emakumeak espazio publikoetan eta botereguneetan egotea aldarrikatzeko, bai eta beren eskubideak eta askatasunak be, aintzat hartuta emakumeek gizartean, politikan eta ekonomian izan daben garrantzia ezkutatu izan dala historia osoan zehar.
Egiazko bardintasunaren aldeko Artea eta feminismoa jardunaldian artearen arloko persona ospetsuak ibili dira, era askotako gaiak jorratzen ponentzia espezializatuetan.
Xabier Arakistain arte-komisarioak honako gai hau jorratu dau: Nazinoartekotik tokikora eta tokikotik nazinoartekora. Estrategia feministak artearen arloan.
Lucía Agirre López, Guggenheim Bilbao Museoko komisarioak zehaztu dauenez: Hau oso ona da. Nork pentsauko eban emakume batek egin dauela?.
Miriam Alzuri Milanés, Bilboko Arte Ederren Museoko arte moderno eta garaikidearen konserbatzailea: Kanona berrikusten, emakume artistak Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman.
Beste alde batetik, Euskal Herriko Arte Garaikideko Artium Museoko bildumen ataleko Kike Martínez Goikoetxeak eta Ixone Ezpondak: Ikuspegi feministea apliketea sortzen dagoan bilduma batean gaiari buruz berba egin dabe.
Azkenik, Xabier Arakistain eta Lourdes Méndez Pérez antropologia sozialeko katedradunaren arteko barriketaldian honako gaia jorratu dabe: Ikuspegi feministatik ekinez, artean konpontzeko dagozan erronkak.
Jardunaldiaren inaugurazino-ekitaldian Teresa Laespada diputadu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru diputaduak ondokoa esan dau: Emakumeak historian artisten maitale edo musa lez baino ez dira agertzen eta ez dabe eduki ez publikorik ez aintzatespenik beren historia kontetako eta beren bizitza eta lanak aldarrikatzeko. Artean be feminismoa behar da. Bizitzan eta gizartean, danean behar da feminismoa, feminismoa bardintasuna da eta. Feminismoak beste begirada bat emoten deusku eta begirada hori ezinbestekoa da benetan persona guztiena dan gizartea eratzeko.
Emakumeak
Emakumeak Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde hartutako jarrerea da. Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako estrategia honen helburua da emakumeak espazio publikoetan eta botereguneetan egotea aldarrikatzeko.
Emakumeak estrategiaren barruan jarduera, topaketa eta jardunaldi asko egin izan dira 2022tik hona. Danatan aitamen berezia merezidu dau 2023ko urtarrilean egindako I. Emakumeak Biltzarrak. Aurrera egiten gabiz benetako bardintasunerako bidean. Eta, beti bezela, topaketarako, alkarrekin lan egiteko eta plazaratzeko espazioak behar dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!