2023/12/21 09:30

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). | Musikea

'Hizkuntza Politikea Barritzen'

09:30

 
AROA euskerea indarbarritzeko eta euskaldunok ahaldunduteko marko estrategikoa eta Euskerearen Gogoetagunea egitasmoa aurkeztuko dira.


Aroa garagarrilean aurkeztu eban Eusko Jaurlaritzeak lehenengoz, Gasteizen, eta hamarkada baterako euskerearen marko estrategikoa izango danaren berezitasunak emon zituan jentaurean.

Jaurlaritzako Euskerearen Aholku Batzordearen eskutik dator Aroa eta Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) ondorengo egitasmoa litzateke. Euskerearen Gogoetagunea, barriz, 2022ko zemendian aurkeztu eban Euskaltzaindiak eta euskerearen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoa dau.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna euskaltzain urgazle eta Aroaren zuzendariak azalduko ditue marko estrategikoaren nondik-norakoak eta Jon Sarasua euskaltzain urgazleak aletuko ditu Euskerearen Gogoetagunearen ardatzak eta orain arte aurkeztutako ponentziak.

Jardunaldia mahai-inguru batek zarratuko dau eta bertan parte hartuko dabe Idurre Eskisabel Euskalgintzearen Kontseiluko idazkari nagusiak, Iñaki Martinez de Lunak, Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko buruak eta Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolakuntzako doktoreak. Gotzon Hermosilla Berria egunkariko kazetariak gidatuko dau barriketaldia.

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak atondutako jardunaldia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu