Esku Hutsik entidadeak eta Urtzi Urrutiak jaso dabe 2023ko Boluntariotza saria

Bizkaie! 2023-12-13 10:44   Kulturea

Sariak, Getxoko Romo Kultur Etxean emon dira.

Haurdunaldiko, jaiotza-inguruko edo jaioberriko dolua jasaten daben familiei laguntzen deutsen Esku Hutsik alkarteak entidade boluntarioen urteko saria jaso dau Sarekideren eskutik, Getxoko entidade boluntarioen alkartea, Udalaren laguntzinoagaz, Romo Kultur Etxean egindako ekitaldian. Bestalde, Urtzi Urrutiak, Astrabuduako Futbol Taldeko benjamin aurreko kategoriako bigarren entrenatzaileak saria jaso dau kategoria indibidualean.

XXX. edizinoko sariek aitatutako alkarte eta personaren ibilbidea goraipatu dabe. Topaketean Juanjo Quiñones, Sarekideko burua, Amaia Aguirre alkatea eta Carmen Díaz, Gizarte Kohesiboko zinegotzia egon dira, beste erakunde batzuetako ordezkarien artean.

Indibidualismoa geroz eta hedatugoa dagoan garaian, persona horreek dira solidaridade, alkarrizketa, bardintasuna eta justizia sozialaren bidea lantzen dabenak, adierazo dau Aguirrek.

Esku Hutsik

Esku Hutsik entidadea 18 boluntariok betetzen dabe, eta urtero 100 familia eta 50 profesional baino gehiago laguntzen ditue Getxon. Arreta espezifikoa eta espezializaua eskaintzen dabe, jarduera eta proiektuen bidez, familiei eta gizarte-inguruneari dolu-prozesua gainditzen laguntzeko.

Urtzi Urrutia

Urtzi Urrutia getxotarra Euskadiko Down Sindromea Fundazinoaren aisialdiko eta astialdiko arloko kidea da, eta erabiltzaile-boluntarioa programean parte hartzen dau. Programea, personen boluntariotza-beharretara egokitzen da. Urrutiak egindako lanari esker, klubeko personen eta aurrez aurre dituen taldeen ezintasunari eta gaitasunei buruzko ikuspegia aldatu egin da.

Topaketean, Argazkigintza Sozialaren VI. Lehiaketeako sariak be banatu ditue. Lehenengoa Orlando Imperatorerentzat izan da, bigarrena Enrique Cuestarentzat, eta akzesita Asier Paredesentzat hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu