Javier Barroeta, Daniel Garcia, Marta Ubieta eta Radio Bilbao, 2023ko Bilboko Ospetsuak
2023-12-13 10:04 KultureaEkitaldia abenduaren 18an, astelehenean, izango da, 19:30ean, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur emon ditu ezagutzera 2023ko bilbotar ospetsuen izenak. Aurton, Javier Barroeta jostuna, Daniel Garcia sukaldaria, Marta Ubieta sopranoa eta Radio Bilbao irratia dira.
2001ean sortu ziran Bilboko ospetsuak izentapenak eta horreen helburua da autortzea uriaren izen ona zabaltzen eta ezagutarazoten laguntzen daben personei eta entidadeei.
Ondoko honeek dira Udalak aintzat hartutako argudioak, 2023ko ospetsuak izentetako:
- Javier Barroeta: 1989an bere denda propioa edegi eban ekintzaile eredugarri horrek eta modearen diseinua eta teknikak irakasteko lan egin dau. Horrezaz gan, 2016an, Goi Mailako Joskintza Eskolea inaugurau eban Bilbon.
- Daniel Garcia: Bilbon, sutegietan, izandako bizitza profesional oparo eta luzeagaitik. Batzuetan errezetak errepliketan ditu, eta beste batzuetan originalak sortu. Horreegaz historia egin dau, bai lehenbiziko Zortziko-aren sukaldeagaz (Poza kalekoa), bai oraingoaren sutegiagaz (Mazarredo kalekoa).
- Marta Ubieta: Kulturea eta arte eszenikoak zabaltzeko egin dauen ekarpen handiagaitik, lirika eta soprano-kantari bezela eta mende luze bateko Bilboko Koral Alkartean abesbatza mistoko eta abesbatza gazteko ahots-teknikako irakasle lanagaz.
- Radio Bilbao: Haren bizitasunagaitik. Bilboko irratien artean dekanoa da. Geure uriaren gaurkotasuna uhinen bidez munduko bazter guztietara eroan dau.
Lau izen horreek Bilboko ospetsuen zerrenda luzeari gehitzen jakoz. Zerrenda horretan, 119 aintzatespen jaso dira dagoeneko eta horreen artean uriko hiru enbaxadore dagoz. Bilboko Ospetsuak 2023 sariak emoteko ekitaldia abenduaren 18an, astelehenean, izango da, 19:30ean, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan.
Sarituen zerrendea
Bilboko Ospetsuen zerrendan, gaurko egunera arte, 119 saridun dagoz. Horreen artean, besteak beste, musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak eta modearen alorreko profesionalak, artistak eta jatetxeak. Zerrenda horri uriaren hiru enbaxadore gehitu behar jakoz: Athletic Club (2012), eta Guggenheim Bilbao Museoa (2017) eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa (2022).
- 2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
- 2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
- 2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
- 2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Cáritas Diocesana.
- 2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Galería Aritza.
- 2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Restaurante Rimbombin, Sombrerería Gorostiaga.
- 2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
- 2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato Fito, Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
- 2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko kidego kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
- 2010: Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
- 2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
- 2012: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpi Kaleetako txikiteroak. Athletic Club, 2012ko uriaren enbaxadorea.
- 2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
- 2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
- 2015: Bilboko Martina de Zuricalday gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
- 2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
- 2017: Bizkaisida Hiesaren kontrako Bizkaiko Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Guggenheim Bilbao Museoa, 2017ko uriaren enbaxadorea.
- 2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.
- 2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.
- 2020: Estibaliz Barron Pardo, Fernando Canales Etxanobe, Itziar Lazkano Setién, Arantza Matías Gurrea.
- 2021: Boni Garcia de Loma-Osorio, Miren Agur Meabe, Fernando Querejeta eta Alicia Rueda.
- 2022: Daniel Innenarity Grau, Iraia Iturregi Sustatxa, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Susana Rodriguez Vicdarte. Uriaren enbaxadorea 2022, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
- 2023. Javier Barroeta, Daniel Garcia, Marta Ubieta, Radio Bilbao.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!