Joseba Iraola, Euskal Herriko Irristaketa Federazinoa eta Jose Angel Iribar, EKFBren lehenengo garaileak

Bizkaie! 2023-12-13 07:50   Kulturea

Azkuna Zentroan egin da Garaipenak, Proiekzinoa eta Ibilbidea sariak emoteko lehenengo ekitaldia.

Euskal Kirol Federazinoen Batasunak (EKFB) Euskal Selekzinoa Sariak ekitaldiaren lehenengo edizinoa Azkuna Zentroan izan da eta 100 persona baino gehiago batu dira.

Ekitaldian, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza-politika sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Leixuri Arribalaga Bizkaiako Euskera, Kultura eta Kirol diputadua, Amaia Arregi Bilboko Udaleko alkateordea eta Angel Gurrutxaga EKFBko presidentea izan dira. Gurrutxagak geure koloreak eta geure nazinoa mundu osoan ordezkatzen daben personak omentzearen garrantzia azpimarrau dau: Zuen konpromisoa eskertzeko eta zuen ibilbideak txalotzeko alkartu gara, zorionak nominautako persona guztiei.

Era berean, Gurrutxagak EKFBk 2023an egindako lorpenak goraipatu ditu, esaterako, federazinoak nazinoarteko federazinoetan integretako laguntza-programak, jardunaldi teknikoen atonketea, euskerearen erabilerea kirolean normalizatea, genero-bardintasun eta kirol egokituaren aldeko kanpainen atonketea, CUFADEren kongresua atontzea, Euskal Kirola Kluba deskontuak sortzea euskal federatuentzat eta beren familientzat eta, azkenik, Euskal Kirola Telebista streaming plataformea martxan jartea eta adimen artifizialeko kirol-atzerapen autonomoak ezartzeko akordioak, geure kirola zabaltzeko prozesua modernizetako. Esangura horretan, EKFBk proba pilotu bat martxan jarri dau Zumarragako Udalagaz batera, emoitza oso onak dituan ekimenagaz: Zuzeneko 300 emonaldi baino gehiago, 100.000 bistaratze baino gehiagogaz.

Bestalde, 4 euskal federazinok beren nazinoarteko federazinoetan modu ofizialean integretako prozesua hasi dabe, EKFB osotzen daben eta pasa dan urtetik nazinoarteko federazinoetan ofizial izateko prozesuan dagozan gainontzeko 7 federazinoetara (piraguismoa, xakea, ugerketea, esgrima, squash, automobilismoa eta mahai-tenisa) gehituta: Patinajea, bedar hockey-a, eskubaloia eta mendia. Horreen ordezkari Sergio Barnecilla (eskubaloi federazinoko presidentea), Agustín Rojo (bedar hockey-ko federazinoko presidentea), Lucía Canaval (patinaje federazinoko gerentea) eta Zigor Eguia (mendi federazinoko presidentea) ekitaldian izan dira.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak adierazo dauenez, Eusko Jaurlaritzeak kirol modalidade ezbardinetako Euskal Selekzinoei emon deutsen babesa ez da barria. Beti izan gara selekzino horreen bidelagun. Bai nazinoarteko txapelketetara joan diranean, hori holan egitea posible izan daben selekzinoetan, baita federazinoek ofizialtasuna eskatzeko nazinoarteko erakundeetara jo dabenean be. Geure Gobernu Programan be holan zehaztu genduan: Euskal selekzinoei emoten eutsen babesa indartzea. Eta horretan federazinoen eta Euskadiko Kirol Federazinoen Batasunaren bidelagun gara. Indarrak batzea dalako onena. Geure selekzinoen bitartez erakusten deutsegu munduari Herri bat garela, herri bezela daukagun nahia zein dan eta garena bezela, euskaldun bezela, agertzen gara munduaren aurrean.

Danetara, ekitaldian kategoria askotako 3 sari emon dira. Hasteko, Joseba Iraola gidariak Garaipena saria eskuratu dau Aitzol Arakistain uretako motor-gidaria eta Mendi Lasterketako Nesken Euskal Selekzinoa atzerago itxita. Ibilbideari 2010 urtean ekin eutson, bizikletea itxi monoplazea hartu ebanean. Ordutik, 100 lasterketa baino gehiago irabazi ditu estaduan, 3 Espainiako txapelketa eta Europako txapeketa 1.

Ondoren, Euskal Herriko Emakumeen Irristaketa Selekzinoak Proiekzinoa saria jaso dau, Angela Rodríguez mahaiko tenis jokalariaren eta Bedar Hockeyaren Euskal Selekzinoaren aurretik. Gadea Moja eta Hegoa Zabalburuk jaso dabe saria. Biak Erroman urrian egindako Munduko txapelketan parte hartu eben eta, bestalde, Le Harven egindako Nazinoarteko FISEan izan ziran, Gadea Moja irabazle izanda eta Hegoa Zabalburuk bigarren postua lortuta.

Azkenik, Ibilbidea saria Jose Angel Iribarrek jaso dau, Athletic-eko atezain ohiak izandako kirol-ibilbidea eta Euskal Selekzinoaren alde egindako burrukearen errekonozimendu bezela. Ganera, 18 urtetan zehar, Euskal Selekzinoko futbol-hautatzailea izan zan. Ander Elosegui piraguistea eta Emakumezkoen Eskubaloi Euskal Selekzinoa egon dira nominauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu