Mercabilbaok txeke solidarioa emon deutso Bizkaiako Elikagaien Bankuari

Bizkaie! 2023-12-12 11:09   Kulturea

50 urte, 50 errezeta liburuaren salmenteari esker.

Mercabilbaok 50 urte, 50 errezeta liburuaren salmentatik batutako diruagaz txeke solidarioa emon deutso Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Liburu hori, 2021ean argitarau eban elikadura-hornidurearen merkatuak, haren mende erdia ospatzeko.

Bilboko Alkatea, Juan Mari Aburto, Mercabilbaoko zuzendari nagusiaren, Aitor Argote Ibáñez eta Garapen Ekonomikoa saileko zinegotzia dan Xabier Ochandianoren, laguntzinoagaz, erakunde onuradunaren presidenteari, Luis Crovettori, emon deutse txekea. Zenbatekoari jagokenez, 10.340 eurokoa izan da, liburuaren 2.000 ale baino gehiago saldu ondoren.

Mercabilbaok eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak 25 urte baino gehiago daroez alkarlanean. Alde batetik, enpresek elikagaiak emoten deutsee eta, beste aldetik, Basauriko elikagai-instalazinoetan lokal bat ixten deutse.

Ekintza solidario horregaz, Elikadura Unidadeak bere izakera solidarioari balioa emoten deutso barriro, gizakiaren oinarrizko premineari erantzunez, halanda ze, beharrizan-egoeran dagozan persona guztientzako elikadura osasungarria eskainiz eta elikadura-xahuketearen aurkako burrukeari aurre eginez.

50 urte, 50 errezeta

Mercabilbaok euskal gastronomiaren saborerik onenak batu zituan 2021ean, Bilboko eta Bizkaiko jatetxe ospetsuetako sukaldarien errezetak batuz, Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskoletakoez gan. Arrain, itsaski, fruta, barazki, haragi eta sabore gozoenez betetako platerak eskaini zituen, eskuzabaltasunez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu