Joseba Segurak eleizaren egoerari buruz egingo dau berba

Bizkaie! 2023-12-12 10:46   Kulturea

Gaurkotasunarekiko Topaketak zikloaren barruan.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, abenduaren 18an, astelehena, Dani Álvarezek eta Mikel Reparazek aurketutako Gaurkotasunarekiko Topaketak izeneko programari ekingo deutsee hitzordu barri bategaz. Berton, Joseba Segura gotzaina izango da.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Joseba Segura gotzainak gaur egungo Eleizaren egoerari eta Bizkaian dagozen fedeari buruz eztabaidatuko dau. Horrezaz gan, Papa Franciscori Erroman egin eutson bisitari buruz egingo dau berba. Datorren astelehenean, hilak 18, erlijioaren eta eleizaren inguruan berba egingo da, baita elwizak berak etorkizunari begira dituan erronkei buruz be eta bere diozesiak abusuen biktimekiko egindako lanataz.

Gaurkotasunagaz Topaketak zikloa nazinoarteko gaietan interesa daben persona guztientzat da aproposa. Saioetara doban sartu leiteke. Joan ezin dauenak streaming bidez ikusi ahal izango dau, Bidebarrietako Kulturgunearen kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu