Bilboko Herri Krosa, Athletic taldearen 125. urteurrenagaz bat
2023-12-12 09:19 Ibilian-ibilianSan Mames futbol zelaiaren barrutik, bedarra zapalduz, pasetako aukerea eskaini eben.
Atontzaileen hitzetan, zur eta lur gelditu ziran, izen-emoteen aurrean, izan be, San Mameseko futbol zelaiaren inguruan, ilarek dana inguratzen ebala ikusita. Halanda ze, aurreko urteetan baino, 4.000 persona gehiagok hartu eben parte ekitaldian, 10.000ko kopurura helduz. Lasterketea, Athletic-en urteurrenagaz bat egin eban eta ospatzeko, San Mames zelaiaren barrutik pasau ziran. Itzela, benetan, kontuan izanda proba herrikoia dala, ez lehiakorra.
Horrek, bestalako giroa pizten dau, kuadrilla, familia, lagun artean edo zeure martxan, Bilboko kaleak eta toki esanguratsuenez disfrutauz.
Goizeko hamaikak ziran Bilboko Kale Nagusia bete-bete egoanean, jentez gainezka egoan dana, izan be, ikustera joan ziranak edota laguntzinoa emotera, normalean, gehiago izaten dira lasterketan parte hartzen dabenak baino.
Hamar km-ko lasterketeak, Athletic futbol taldeagaz alkarlanean, kamiseta kolore zuri-gorriaz gan, San Mames futbol zelaiaren barrutik pasetako aukerea eskaini eban; imajinau, umeen, gazteen eta zale guztien poza!. Lagun batek inoan legez, zelaira sartu ginan leku beretik Bugati guztiak sartzen dira [barreak]. Bilbainada itzela, duda barik. Bertaratu ziranak ederto pasau eben; familiak, lagunak, familiak, lagunak, kuadrillak, urtebetetzeak.
San Mamesera sartzean, sekulako jentetzea egoan, izan be, sarrera estututeaz gan, geldi egon behar izan genduan; danak ereserkia abesten ikusi genduzan, sekulako giroa sortuz. Ganera, zelaia guztiz zeharkatzen eban ibilbideak, porterien atzetik. San Mamesetik urten eta umeei hamaiketakoa emoten gelditu ziranak be ikusi genduzan.
Ordu biko mugea egoan laskertea amaitzeko, beraz, patxadaz hartzeko moduko erronkea zan, maila guztietarako. Lasterketea azkar amaitzeko aukerea be, baegoan, izan be, sasoi onean dagozanak, oso ibilbide laua, aldapatxo bat edo beste kenduta, 50 metroko desnibelagaz, topau zituen. Marka ona egiteko aproposa.
Bilboko Herri Krosa amaituta, dominea emon eta uri guztia jai betean egoan. Domeka ezbardina, girotsua eta kirola egiteko ezin hobea; horren ostean, Plaza Barrian, pintxoak jateko aukera bikaina.
Jarrai daigun, bada, holako erronkez disfrutetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!