Bilbainaden galea, abenduaren 17an Arriaga Antzokian
2023-12-11 12:23 KultureaJoseba Solozabalek eta Yaiza Arrizabalagak aurkeztuko dabe ekitaldia.
Joseba Solozabalek eta Yaiza Arrizabalagak aurkeztutako gala horretan, bertaratzen diranak Bilbori buruzko konposizinoak entzuteko aukerea izango dabe, ekitaldiaren egunean Arriaga Antzokian salgai egongo dan Bilbainadas 2023 CDan.
Sarrerak, gaur, abenduak 11, jarriko dira salgai eta 2 euroko prezio sinbolikoa izango dabe. Radio Nervioneko programetan zuzenean eskatu ahal izango dira eta, horrezaz gan, antzokiko leihatiletan eta Kutxabankeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
Batuko dan dirua La Cuadri del Hospi alkartera bideratuko da, haurren minbizia humanizatu, sozializatu eta ikertzeko eta hezur-muinaren dohaintza zabaltzeko gurasoen alkartera.
Ekitaldian Bilboko bilbainada talde ezagunenek parte hartuko dabe, diskoa grabatuz. Bilduma 10 eurotan jarriko da salgai eta Udal Liburutegien Sarean mailegatzeko moduan egongo da. 2023ko Bilbainada Lehiaketeako hamar abesti irabazleak batzen ditu, Bilboko bilbainada talde ezagunenetako batzuek interpretatuak.
Aurton, Euskerazko Bilbainada Onenaren Saria Alberto Núñezen Goazen Arriagara!, eta Gaztelaniazko Bilbainada Onenaren Saria Josune Barroetaren Aquellas Siete Calles! abestiarentzat izan da.
Gainera, zortzi akzesit emon dira:
- Pasear por Bilbao, Manuel Arroyorena.
- Belaunaldi berri bat, Xabier Rementería eta Roberto Gutiérrez de Rozasena.
- Historia de la Plaza Nueva, Ángel María Gorostidirena.
- Garrapiñadas de Indautxu, Aurelio Marroquín eta Markos Basterretxearena.
- Kanpoko bilbotarra, Juan Carlos Arzamendi eta Aintzane Arzamendirena.
- Soka-Ría, Juan Carlos Arzamendirena.
- ¡A las bilbainadas!, Alberto Núñezena.
- Gure Tourra, Josune Barroetarena.
Galea, Bilboko Udalak atondu dau, Radio Nervión eta TeleBilbaoren laguntzinoagaz.
Bilboko historia
Bilbainada lehiaketea, urteen poderioz, uriko gaurkotasuna errepasatzen daben abestien bildumea bihurtu da, izan be, Bilboko historia kontatzen dabe, bere arkitektura-lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaiarik esanguratsuenetan oinarrituta.
Lehiaketearen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzinoagaz, musikearen sorkuntza sustatu nahi dau, jai-espirituari eta abesti herrikoiaren tradizinoari eutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!