Lizardiren poesia euskera batuan

Bizkaie! 2023-12-11 10:34   Kulturea

Oraintsu berreskuratutako beste olerki bi be plazaratu ditue: Habiatxo eta Goiz-ibiltze.

Karlos Otegi eta IƱigo Agirre | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaltzaindiak, ezustez beteriko liburu mardul eta interesgarri bat aurkeztu dau, hau da, Lizardiren poesiaren bilduma barria. Jentaurrean izan dira Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkaria, Bakartxo Urruzola hizkuntzalaria eta Karlos Otegi liburuaren paratzailea.

Bildumeak orain arte publikautako poema guztiak batzen ditu eta, horrezaz gain, oraintsu berreskuratutako beste olerki bi: Habiatxo eta Goiz-ibiltze.

Karlos Otegik idatzizko euskera batuaren eredura hurreratu ditu poema guztiak, euskera batuan ohitu eta trebatu dan irakurleari Lizardiren olerkiak bersino gertuagoan eskainiz. Otegiren eretxiz, olerki horreek euskera batura ekartea ez da Lizardiren aurrean desleial jokatzea, euskera batuan jarten saiatzea bat dator Lizardik berak hizkuntzaz eban jarrereagaz.

Berreskuratutako poema biak

Edizio honetarako berreskuratu diran poema biak Lizardiren familiak zituan gordeta, hain zuzen be, Iñigo Agirre Lizardiren bilobeak ekarri ditu eskuizkribuak gaurko prentsaurrekora, aditu eta kazetarien ikusmina piztuz.

Eskuizkribuetan Kabitxu. Olerki honen eskuizkribu bi gorde dira: Bata, olerkariaren zuzenketez eta oharrez moldatua; bestea, garbira ipinia. Lehenengo eskuizkribuan agiri dan datea (1917-09-7/8a) kontuan izanik, Zelai urdina (1917-07-01) konposizinoaren ondoren jarri da antologia barrian. Hona hemen poema luzearen lagin bat, hain zuzen, lehen atala:

Habiatxo
I
Oihanean Udaberria

Oi, zu zaren zoragarria, Udaberri hori,
hosto berriz jantziriko zuhaizti-gerrion!...
Eguzki itzul berriaren musuaz dirudi
oihana, atsegin-ikaraz, barrez ote dagon…
Beroni daragiozun abarrots biguna
eresintsua da, hotsa ia-ia be izan ezik...
Egunez, izarrak ager baleude bezala,
oskarbia dakust, orridiak xehaturik...
Ta, aintzira balitz lez zuhaizpeko loredia,
argi-jarioak, eguzki-hauts urretsuaz,
sorturiko begi zoli geldiezinakaz
antzartuta, berton dabil izarron islea…
Ta, hau gutxi balitz lez inori zorarazteko,
horra zelan ingumatxo zuri bat datorren,
niganantz, lorerik lore, emeki ta astiro,
oroi laztana gogora ohi den bezalaxen…
Zu zaren, bai, maitagarria, Udaberri hori!...
Zuhaizti-gerrian, egun-distiraz jantzita,
jostatzen bila zaitudan neska geltsu hori…
nork, egokiz, esan zu zaren zoragarria?...

Eskuizkribuan ibilde, hau da, ibilte. Goiz-ibiltze, idazkereari jagokonez, Euzko-Deya-n 1917-1920 bitartean argitaratutako olerkien tankerakoa da. Eskuizkribuan datarik agertzen ez danez eta maitasunaren gaiaz zipriztindua dagoanez, edizio barriko lehenengo multzoan maitasunaren gaia jorratzen dabenetako azken olerkiaren (Ihesi...) ondoren kokatu da.

Goiz-ibiltze (1)

Eguzki izpi bat
begitan*… Aupa!
Egun aiskide(2)*,
banoa.
Ai, nire esnatze
zoragarria,
Maite oroiaz
batean!…
Lehen gaua nuen
aiskide: loak

ahaztu arazten*
baitzidan…
Gaur maite zaitut,
Egun: eguzkiz
beterik baitut
bihotza…
Ai, gauz* guztien
ongietorri*,
musu bat bezain
gozoa!…
Ai, zein alaiki
darraiket(3)* orain,
zurekin(4), nire
bidea!…

Beste argitalpen batzuk

Inprentatik atara barri diran beste liburu batzuk be nabarmendu behar dira, bnesteak beste, oraintsu Baionan aurkeztutako Margarita Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak (Ixabel Etxeberriak paratua), Bonifacio Echegaray, promotor y defensor del euskera (Lázaro Echegaray eta Koldo Somokuetok paratua), Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak (2022ko Jagon jardunaldiaren emaitza), Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak Arranbide (Arano) eta
Elama (Artikutza). 1787-1811 (Patxi Salaberri, Juan Jose Zubiri eta Iker Salaberriren ikerlana), eta, zelan ez, Euskara Batuaren Eskuliburuaren 5. edizioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu