Durangoko Euskal Dendak bere marka guztiak gainditu ditu: 41.164 bisitari
2023-12-11 09:38 Kulturea27 urtetan sekula ez dau 35.000 bisitari izan.
Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Bizkortzeko Elkartea oso harro eta pozik dago gizarteak hitzordu hau bermatzeagaitik, artisauek erakusten daben kultura eta ekonomia mailan gora doan balioa dira esan dau Verónica Garcíak, alkartearen idazkariak.
41.164 zenbaki magikoa izango da eta danok gogoratuko dogu beti: Aurten jentetza handia batu da. Zifra hori lortzea errealidade bihurtutako amesa izan da guretzat. Azokako plazatik pasautakoek erakutsi dabe artisautzea kontuan hartu beharreko sektore kultural eta ekonomikoa da.
Egunak kontuan hartuta, eguaztenean, inaugurazino egunean, 10.430 persona igaro ziran, eguenean 7.702, barikuan 10.687, zapatuan 7.627 eta domekan 4.718 pertsona hurreratu ziran. Egun indartsuenak, bisitari gehien izan zituenak, jaiegunak, eguaztena eta barikua izan ziran.
Euskal Dendeak izan dauen erantzun bikainak erakutsi dau hitzordu hau ezinbestekoa dala egunotan Durangora hurreratzen diran askorentzat.
Beste alde batetik, segurtasunari aparteko garrantzia emon deutse: 506 laguneko edukierea bete dogu egunero, adierazo dau Arbasok eta, aldi berean, etenik bako uriolea izan da, baina uste dogu ikusleek artisauen topaketaz gozau dabela. Pozik gagoz, erreleboa dagoalako, izan be, aurten artisau barri oso gazteak izan ditugulako, baita ikusleen artean be. Erromesaldia izan da helduak zein gazteak hurreratu jakuzalako, gustu eta edade guztietarako eskaintzea baitaukagu.
Jakina, hau guztia salmentetetan be igarri da: Ondo saldu da. Ez da inor nabarmendu besteen gainetik, izan be, Euskal Dendara bertaratzen dan bakotxarentzat publikoa dago eta zoragarria da guztiak pozik dagozala ikustea. Pozik gagoz eta erreferente garela sentiduten dogu.
Euskal Dendak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritako 54 artisau hartu ditu. Aurreko edizinoetan baino lau profesional gehiago eta 15 enpresa barritzaile, hau da, azokearen % 30eko barrikuntzea.
Kontuak kontu, Arbaso gero eta hurrago dagoan hurrengo edizinoari begira dago. Denbora horretan, artisautza tradizionala sustatzeko bide barriak bilatzen jarraitu eta barrikuntzea izango dau aztergai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!