Labayru Fundazinoa Durangoko Azokan

Bizkaie! 2023-12-07 08:32   Kulturea

Urtero legez, Artekale 16an dagoz.

Labayruren eskaintzea zabala da: Ikastolak loran mila koloretan, Geu be bagara itsasoa, Arratzu, bizimodua eta ohiturak, Sukarrieta, itsaso eta lehor, Esanetik idatzira II... Eta askoz gehiago.

Mundueneako liburuak be Durangon dozuzez eskuragarri. 

Informazino gehiago hemen.

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: Irakaskuntzea, itzulpengintzea, herri-ondarea batzea, euskereren erabilerearen normalizazino planak, etnografia, lexikografia...

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Bibliotekea, Euskal Herriari eta hizkuntzeari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: Liburutegia, hemerotekea, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papelgintza mueta guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak...).

Labayru Fundazioa bizkai euskera idatziaren arautze, ikertze eta bultzatze lanetan erreferentziazko erakundea da, corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak emoten, lan didaktikoak sortzen eta irakasten. EGA titulurako zentro homologatua da.

Hizkuntza zerbitzuak eskaintzen ditu, batetik: alfabetatze eta euskalduntze eskolak, itzulpenak, erabilera planak, berariaz. Eta bestetik, ikerketeari zuzendua dago, euskal hizkuntza, literaturea, etnografia eta bibliografia arloetan. Jarduera biak lotuta dagoz, ikerketearen emoitzak zerbitzuetan eskaintzen diralako eta argitalpenen oinarria diralako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu