Barrikuntzea Durangoko Azokan, Herri Urrats Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2023-12-07 10:12   Musikea

Saria Herri Urrats egunean joteko aukerea izango da.

Lehengo aldiz musika lehiaketa bat jarten dau martxan Herri Urratsek. Maketa lehiaketea euskaraz abesten daben taldeei edegita dago eta saria Herri Urrats egunean joteko aukerea izango da.

Urtero talde ugari jarten dira kontaktuan Herri Urratsegaz, danek jo nahi dabelako egunean bertan; hori ikusirik aurten lehengo aldiz musika lehiaketea atontzea pentsau dau Herri Urratsek.

Euskaraz abesten dauen edozein taldek 3 abesti (Gehien jota) bialdu beharko ditu wetransfer bidez herriurrats@ikastola.eus helbidera. Abestiakaz batera dokumentu batean taldearen izena, jatorria eta kontaktua jaso eta bialdu beharko dira.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 3an hasiko da eta urtarrilaren 3rarte bialdu daitekez. Behin lan guztiak jasota Epaimahaia osotuko da eta zezeilaren 2an emongo dabe irabazlearen edo irabazleen izenak.

Ekimen honetarako Badok atariaren laguntzea dabe, izan be, bertan aurkezten diran talde guztiakaz zerrenda bat osotzea da asmoa.

Lehiaketa honen helburua euskal musika talde barriei aukerak edegitea da.

Kontuak kontu, aurkezpena abenduaren 9an izango da Talaia – Landakogunean arratsaldeko 15:00etatik 15:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu