Gabon kantak entzungo dira Bilboko eleizetan

Bizkaie! 2023-12-07 08:54   Kulturea

Abenduaren 12tik urtarrilaren 12ra arte.

Ars Canticum Ensemble Abesbatza. | Ikusi handiago | Argazki originala

#BilbaoGabonak, Gabonak adin guztientzako aisialdi eta kultura planez betetzeko Bilboko Udalaren ekimenak, hurrengo asteetan zehar Kultur Gabonak programeagaz eta tokiko kultur eragileen eskutik iristen diran proposamen ugari eroango ditu uribildura. Horreen artean, Bilboko auzoetako eleizetara bueltauko diran gabonetako abesbatzen kontzertuak.

Halanda ze, Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, San Frantzisko, Abusu, Zazpi Kaleak, Abando, Txurdinaga, Olabeaga eta Basurtu eleizetan, abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra bitartean, uriko alkarte ugari izango dira, Bilboko bizilagunegaz Gabon-kantak partekatzeko. Sarrerak doban izango dira.

Ondoko abesbatz honeek parte hartuko dabe: Ars Canticum Ensemble, Jatorki, Mikel Deuna Abesbatza, Coro Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao, Arraizpe Agrupación Coral Pagasarri, Abesbatza Elkartea, Coro Emays, Begoñako Sustraiak Abesbatza, Bilbao Kamerata, Otxote Bilbo Argia, San Inazio Abesbatza, Coro Lagundi, Euskeria, Orfeón San Anton, Coro Gazte De Bilbao Musika, Deustoarrak Abesbatza, Agrupación Coral Otxarkoaga, Andre Berri Abesbatza, Inmakuladako Abeslariak, Sanfran Korue, Otxote Lur Maitea, Iba Iubilo Bilbao Abesbatza, Gaudeamus, Asociación Coral Rossini De Bilbao, Ars Viva eta Coro de Ingenieros.

Programazinoa

  • Abenduaren 12an, 20:00etan: Ars Canticum Ensemble, Atxuriko Encarnación eleizan.
  • Abenduaren 13an, 19:30ean: Jatorki eta Mikel Deuna Abesbatza, Zorrotzako La Milagrosa parrokian.
  • Abenduaren 14an, 19:30ean: Garaizarko Matsorriak eta Coro Club Deportivo Bilbao, Castañoseko El Salvador eleizan.
  • Abenduaren 1an, 20:30ean: Arraizpe Agrupación Coral eta Pasagarri Abesbatza Alkartea, Errekaldeko Nuestra Señora Del Rosarioko eleizan.
  • Abenduaren 17an, 12:00etan: Coro Emays eta Begoñako Sustraiak Abesbatza, Olabeagako Ermitan.
  • Abenduaren 18an,  20:15ean: Bilbao Kamerata, San Francisco De Paula San Francisquito parrokian, San Frantziskon.
  • Abenduaren 20an, 19:30ean: Otxote Bilbo Argia eta San Inazio Abesbatza, Txurdinagako Santa María De Birjinetxe parrokian.
  • Abenduaren 21ean, 20:00etan: Coro Lagundi eta Euskeria, Deustuko San Inazio Eleizan.
  • Abenduaren 22an, 20:00etan Orfeón San Anton eta Coro Gazte de Bilbao Musika Abusuko Buen Pastor eleizan.
  • Abenduaren 23an, 20:15ean: Deustotarrak Abesbatza eta Agrupación Coral Otxarkoaga, Los Santos Justo y Pastor Parrokian.
  • Abenduaren 26an,  18:00etan: Andre Berri Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak, Zabalako San Rafael eliza-Conde Aresti egoitzan.                    
  • Abenduaren 27an,  20:00etan: Sanfran Korue eta Otxote Lur Maitea, Basurtuko Inmaculada Concepción eleizan.
  • Abenduaren 29an,  20:30ean: Iba Iubilo Bilbao Abesbatza eta Gaudeamus, Santutxuko Karmelo eleizan.
  • Abenduaren 30ean,  19:30ean: Asociación Coral Rossini de Bilbao, Abandoko San Francisco de Asis - Quinta parrokian.
  • Urtarrilaren 3an, 20:00etan: Ars Viva, Indautxuko El Carmen eleizan.   
  • Urtarrilaren 4an, 19:30ean: Melodika Ensemble, Iralako San Antonio de Padua eleizan.
  • Urtarrilaren 4an, 19:30ean: Coro de Ingenieros de Bizkaia, Abandoko San Vicente Mártir eleizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu