Miguel de Unamuno Saiakerea eta Blase de Otero-Angela Figuera poesia sariak banatu ditue
2023-12-06 08:49 KultureaLiteratur jarduerea eta talentu barriak sustatzea da helburua.
Bilboko Udalak urtero atontzen dituan Blas de Otero – Ángela Figuera eta Miguel de Unamuno sariak eta Literatura Lehiaketek baditue irabazleak. Arabiar Aretoan egindako ekitaldian, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak hartu dau parte, saridunakaz, epaimahaikideakazeta Udalbatzako ordezkariakaz batera.
Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Sariak eta Miguel de Unamuno Saiakera Sariak, urrian irabazleen barri emon eben, baita Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea be, urtero deitzen ditu Bilboko Udalak eta literatur jarduerea eta talentu barrien agerpena sustatzea dabe helburu, sariei izena emoten deutsen lau egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzeaz gan.
Blas de Otero - Angela Figuera Poesia Lehiaketea
2023ko Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia Sariok, gaztelaniazko modalidadean, lehiaketera aurkeztutako Estaduko, Europako eta Latinoamerikako lanen parte-hartze handia izan dabe, 800 parte-hartzaile baino gehiagogaz.
Parte-hartzaileen kopuruaz gan, obren kalidade mailea eta gaien eta estiloen aniztasuna nabarmendu ditu. Aurkeztutako lan argitarabakoen artean, korronte klasikoenetako ordezkariak nahiz azken jokera eta abangoardia poetikoetako ordezkariak egon dira, hizkuntza eta ikuspegi ugaritakoak.
Literatur panoraman finkaturik dagoan lehiaketea, bere zorroztasun eta inpartzialtasunagaitik literatura arloan ondoen balorautakoa da. Halanda ze, Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sarien XVI. edizinoan gaztelaniazko saririk handiena Daniel García Aranaren Todo Instante lanarentzat izan da.
Epaimahaikideek nabarmendu dabenez, hizkuntza oso zaindua dauen obra,oinarrizko berbea bilatzen dauena eta naturearen eta existentziaren ikuspegi bizia erakusten deuskuna, batzuetan japoniar forma poetikoetara hurreratzen diran pasarte laburrakaz.
Euskeraaren kasuan, 16 proposamen jaso ditue, eta saria Elena Sánchez Fuertesentzat izan da, Epilogorik Gabe lanagaitiki esker. Epaimahaiak nabarmendu dauenez, batasun handia erakusten dau egileak, egituran zein adierazkortasunean. Erakusten dauen mundu-ikuskerea gaurkotasunaren erakusgarri da, erreferentzia literarioz jantzia eta gaiakaz ondo buztartua.
Poema biek, 5.500 euroko saria jasoko dabe, argitaratzeaz gan.
Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketea
Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXIV. edizinoak 117 original jaso ditu; 112 gaztelaniaz eta 5 euskeraz. Epaimahaiak maila oso ona nabarmendu dau aurkeztutako lanetan.
Gaztelaniaz, Daniel García Aranaren El otro decir, la otra orilla (tres tratados) saiakera aukeratu dabe irabazletzat, Blas de Otero – Ángela Figuera poesia-lehiaketearen gaztelaniazko sari nagusia be eskuratu dauena.
Epaimahaiak nabarmendu dauenez, amaitu gabe eta amaitu gabe dagozen horretan, literatura-testua hausten daben zorabio edo hutsuneetan zentratzen da lana. Prosa zaindua, dotorea, kalidade handikoa, egileak literatura garaikideko paraje zorrotzenetako batzuk zeharkatzen ditu.
Euskeraz, barriz, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar izan da irabazlea, Sekularizazinoa Euskal Herrian lanari esker.
Epaimahaiak adierazo dauanez, lan didaktiko eta argi horrek ezin ditu fenomenoa eta sekularizazinoaren dimensino guztien hautaketa oso egokia da eta egileak jakin dau hain errealidade multidimensionala hurreratzen trebetasun eta ezagutza handiko publiko anitzari.
Egileek 6.000 euroko saria jasoko dabe eskudirutan eta lanak argitarauko ditue.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketea
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen harian emondakoak be ezin ahaztu. Lehiaketea horretan, gaztelaniazko modalidadeko kontakizun saritua Salvador Serrano Molinaren Glúteos izan zan.
Akzesitak Asun Garate Iguaranentzat El hombre del carro lanagaz eta José Quesada Morenorentzat Lazos Familiares lanagaz izan ziran.
Euskerazko modalidadeari jagokonez, Oihane Fernández Mendiak jaso eban saririk handiena, Ez Esan Hori, lanari esker.
Akzesitak Isidoro Calvo Lorenzorentzat izan ziran, Pello Bertendonaren Kasu Zoragarria eta Amaia Iturriotz Etxanizentzat, Etxe – Tresnak obreari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!