Aurten be, Durangoko Liburu eta disko azokan izango da MusikaZuzenean

Bizkaie! 2023-12-05 08:43   Musikea

45 disko aurkeztuko ditue Landakon, abenduaren 6tik 10era.

Guztira 45 disko baino gehiago izango dira erakusmahaian, danak 2023 urte honetan argitaratuak izan dira eta guztiak, auto-produkzinoak dira. Batzuk, taldeek argitaratuak. Beste batzuk, zigilu edo diskoetxe txikien babesean.

Beste urte batez, auto-produkzinoek bermatua izango dabe lekua Durangoko Azokearen itsaso zabalean Musika Zuzenean kolektiboari esker eta badira urte batzuk dagoneko.

Webgune berezira disko guztien informazinoa batu dabe (Azala, biografi txikia, hartu-emonak...), baita diskoak entzuteko estekak be (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu