Abenduaren 5ean plazaratuko dabe Aria talde donostiarraren lehenengo lana
2023-12-04 11:24 MusikeaAria berbea italieratik dator, aire esan nahi dau.
Aria 2023an Donostian sortutako pop musika taldea da. Aria berbea italieratik dator, aire esan nahi dau eta hori da hain zuzen taldeko abeslariak behar ebana. Marina Landa da proiektuaren eragilea, hainbat urtez bakarlari ibili ondoren talde formatura pasau dana. Abeslariaren pentsamendu eta bizipenek airea hartzeko, konposautako abestiak aireratzeko desiratik abiatzen da proiektua. Iñaki Ortego Laurobako pianista ohia, Ion Larrañaga azkoitiar bateria eta Iñaki Olaskoaga gitarristea dira taldekideak.
Aurrerapena izan zan Anime perdute kantua, italieraz eta euskeraz abestua, Mediterraneoko krisia dau berbagai eta errefuxiatuei laguntzea uko egiten deutsenei kritika bat da, ironikoki, euren ikuspegitik kontautakoa. Sizilian bizi zala, Aita Mari itsasontziak bertan misinoak egiten dituala irakurri eban Marinak eta horretan inspirauta idatzi eban abestia.
Hilaren 5ean kaleratuko dabe lehenengo lana Urdin, pop doinuetan oinarritutako zazpi kantu batzen dituana. Diskoa Sizilian grabau dabe, Domenico Gargano produktore italiarragaz batera. Harek ikutu elektronikoa emon deutse Marinaren abestiei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!