Andres Marinek eta Jon Mayak 'Dama oferente' obrearen aurrean egingo dabe jantzan

Bizkaie! 2023-12-01 13:15   Kulturea

Ekitaldia domekan izango da, Guggenheim Bilbao Museoan.

Abenduaren 3an, domekan, Andrés Marín, 2022ko Jantza Sari Nazionalak eta Jon Maya, hiru Max Sari (2020) eta 2017ko Jantza Sari Nazionalak, jantzari eta koreografoek Dama oferente eskulturearen aurrean alkartuko dira emonaldi bat eskaintzeko. Jantza bidezko alkarrizketa iradokitzailea sortuko dabe Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketearen hasierea markatzen dauen obrearen aurrean, gorputzen, kulturen eta diziplinen jarioan.

Dama eskaintzailea 1972an urtutako brontzezko ale bietako bat da eta artelanaren zementuzko bersinoa Guernica koadroagaz batera egon zan ikusgai 1937ko Parisko Nazinoarteko Erakusketan.

Ekitaldia, arratsaldeko 19:00retan izango da eta 30 minutuko iraupena izango dau.

Sarrerak eskuragarri dagoz Guggenheim Bilbao Museoko txarteldegian eta webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu